Skip to main content

Albisteak

Mundua

Bake ituna sinatu dute Armenia eta Azerbaijanek

admin, 2020-11-10

Bake akordioa sinatu dute Armenia eta Azerbaijanek. Akordioa oso mingarria dela aitortu du Nikol Pashinyan Armeniako lehen ministroak. Izan ere Armeniak amore eman behar izan du Azerbaijanen nagusitasun militarraren aurrean, atzo bertan azken hauek Shushi, Karabakh garaiko bigarren hiririk handienaren kontrola berenganatu ondoren.

 
Mundua

Covid-19ari aurre egitea izango da Bidenen lehen erronka

admin, 2020-11-09

Covid-19aren aurkako neurriak hartzeko aditu talde bat sortzea izango da hartuko duen lehen neurria. Gaur bertan egingo du lehen bilera aditu talde horrek, baina joan den astean dagoeneko pandemiaren egoera orokorrari buruzko lehen txosten abt helarazi zioten Bideni.

 
Mundua

Garailerik ez oraindik AEBetako hauteskundeetan

admin, 2020-11-04

Luzerako jo dezake Amerikako Estatu Batuetako presidente berria izendatzeko prozesuak. Berriz ere kale egin dute inkestek, eta uneotan oso parekatuta jarraitzen dute Joe Biden eta Donald Trumpek. Giroa are gehiago korapilatu daiteke gainera, oraindik boto denak kontatu gabe dauden arren Trumpek dagoeneko iragarri baitu bera dela irabazlea.

 
Mundua

Bozkatzen ari dira AEBetan

admin, 2020-11-03

Bozkatzen ari dira dagoeneko Amerikako Estatu Batuetan. Euskal Herrian goizeko 11:00etik aurrera ekin diote hautestontziak irekitzeari ekialdeko kostan, eta egunak aurrera egin ahala hasiko dira bozkatzen mendebalderagoko estatuetan. Sorpresarik ezean behintzat, behin betiko emaitzarik ez da jakingo Euskal Herrian bihar goiza argitu aurretik.

 
Mundua

Tentsioa hazten ari da Frantziaren eta Turkiaren artean

admin, 2020-10-27

Inoizko okerrenean daude Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko harremanak. Samuel Patyren heriotzaren ondoren Emanuel Macron presidenteak hartutako neurriek eta egindako adierazpenen aurrean, presidente frantziarraren buru-osasuna zalantzan jarri zuen Recep Tayip Erdogan, Turkiako presidenteak. Are gehiago, Frantziako produktuei boikota egiteko deia zabaltzen ari da Turkian.

 
Mundua

Pinocheten konstituzioa bertan behera uztearen alde bozkatu dute txiletarrek

admin, 2020-10-26

Txilek Pinocheten garaiko konstituzioa ezeztatu du. Atzo egin zuten erreferenduma, eta botoa eman zutenen %78ak konstituzio berri bat egitearen alde bozkatu zuten. Orain, konstituzio berri hori gauzatzeko prozesu konstituziogile jarriko dute martxan.