Skip to main content
bannerra

Albisteak

Beldurrezko Zinema Asteak Mary Shelleyren Frankenstein du ardatz

naiz.info - duela 7 ordu 24 min
Mary Shelley idazle britainiarraren «Frankenstein», beldurrezko generoko klasikoa eta zientzia-fikzioa zedarritu zuen obra literarioa, izango du ardatz aurten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteak. Jaialdiaren 29. edizioa urriaren 27tik azaroaren 2ra izango da eta, sail nagusian 23 film emango dira, horien artean emankizunak irekiko dituen «Overlord», Julius ...
Kategoriak: Aktualitatea

Pentsiodunek «martxa handi» bat iragarri dute abenduaren 15erako

naiz.info - duela 7 ordu 24 min
Hego Euskal Herriko pentsiodunen iritziz, Gobernu espainolaren eta Podemosen arteko aurrekontu akordioak ez du pentsio duin bat aitortzen, eta abenduaren 15ean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean «martxa handi» egingo dutela iragarri zuten atzo.
Kategoriak: Aktualitatea

Festa ez dadila eten

Berria: kirola - duela 7 ordu 24 min
Aspaldiko geldialdirik lasaiena izan du Alavesek azken bi asteetan. Real Madrilen aurka garaipen historikoa lortuta, aldarte ezin hobean hartu du atseden. Edonola ere, Europako txapeldunaren aurka egindako balentriatik harago, oro har ligako lehen zortzi partidetako jardunak eman dio konfiantza. Izan ere, hamalau puntu batu ditu, eta tokia egin du Europako postuetan; seigarren dago orain ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Ahuldu samar doa

Berria: kirola - duela 7 ordu 24 min
Albiste onik ez zuen utzi Baskoniak herenegun Olympiakosen aurka jokatutako partidak. Galtzeaz gain, Darrun Hillardek eta Shavon Shieldsek min hartu zuten. Hillardek eskuin orkatila bihurritu zuen, eta errenka amaitu zuen norgehiagoka; Shieldsi, berriz, kolpea eman zioten aurpegian. Hala, kanpoko jokoa ahuldu samar duela egingo dio bisita Pedro Martinezen taldeak, gaur, Real Madrili (21:00, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Arbillak 2021 arte luzatu du kontratua Eibarrekin

Berria: kirola - duela 7 ordu 24 min
FUTBOLA. Anaitz Arbillak beste bi urtez segituko du Eibarren. Datorren urteko ekainean amaitzen zitzaion kontratua, eta 2021 arte luzatu du: «Hemen hartu nahiko nuke erretiroa», adierazi zuen atzo. Atzelariak hiru sasoi daramatza Eibarren, 62 partida jokatu ditu, eta hiru gol sartu.
Kategoriak: , Aktualitatea

Orio eta San Juan Kontxan nagusi

m.castelo, 2017-09-11

 
Kultura

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak

B.Gartzia, 2017-07-11

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak Tabakaleran.

 
Gizartea

Lau pertsona zauritu dira Larrabetzuko gurutze frankista eraisten ari zirela

a.ortega, 2017-07-11

Gaztelumendi tontorrean zegoen gurutze frankista eraitsi du Larrabetzuko Udalak uztailaren 10ean. Harrizko dorrea espero ez zen aldera jausi eta lau zauritu eragin ditu; bi gizon eta 60 urte inguruko bi emakume. Udalak aditzera eman duenez, “beharrezko segurtasun neurriak” bete ditu, eta gertatutakoa aztertuko dute teknikari eta arduradunek.

Erregimen frankistak eraiki zuen gurutzea 1938an, bere hildakoen omenez. Dorrearen egoera nahiko arriskutsua zela adierazi du Larrabetzuko Udalak, urteetan jendeak harriak kendu baititu bertatik. Apirilaren 26an erabaki zuen eraistea, azaldu duenez, bere tokian nazionalen aurka borrokatu zuten gudarien omenezko plaka bat jarriko dute.

 
Herri mugimendua

Udako Kalera Martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra bitartean, preso, deportatu eta iheslarien alde

a.ortega, 2017-07-11

‘Kalera Kalera’ dinamikak antolatu du martxa, bi helbururekin; “Euskal errepresaliatu guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea eta jai giroaz gozatzea”. Gernikan (Bizkaia) emango diote hasiera, uztailaren 20an, eta Lakuntzan (Nafarroa) amaituko da, uztailaren 27an.

Antolatzaileen iritziz, presoen kaleratzeak “lehentasuna” du, eta azaldu dutenez, prest daude kaleratze horrek nolakoa izan behar duen adosteko. Hala ere, mobilizazioa ere “beharrezkoa” dela esan dute. Horren baitan kokatu dute Udako Kalera Martxa.

 
Futbola

Martxan da Reala

a.ortega, 2017-07-07

Talde txuri-urdinara Europan arituko da denboraldi honetan eta iazko joko eta emaitza onei eutsi nahi die Eusebioren taldeak. Hiru lehiaketetan itxura ona eman nahi dute gipuzkoarrek, etxeko jokalariak ardatz hartuta. Nobedade nagusiak, Diego Llorenteren fitxakete eta Yuriren irteera.