Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Albisteak

AEBetako fiskalak segurtasun eza eta etorkinak lotu ditu

Berria: mundua - az., 2017-12-13 00:00
BALTIMORE. «AEBek jasan dituzten azken eraso terroristek erakutsi dute iraganeko immigrazio politikek huts egin dutela», esan zuen atzo Jeff Sessions fiskal nagusiak. Bangladeshko herritar bat atxilotu zuten herenegun New Yorken, eraso suizida bat egiten saiatu zelakoan.
Kategoriak: Aktualitatea

Frantziako Fronte Nazionala auzipetu dute

Berria: mundua - az., 2017-12-13 00:00
PARIS. Frantziako fiskalek Fronte Nazionalaren aurkako iruzur akusazioak aurkeztu zituzten atzo. Leporatzen diote Europako Parlamentutik jasotako funtsak erakunde horretan ardurarik ez zuten alderdiko kideei ematea; guztira, bost milioi eurotako iruzurra, fiskalen arabera.
Kategoriak: Aktualitatea

Hego Sudanen 170 lagun hil dira borroketan

Berria: mundua - az., 2017-12-13 00:00
JUBA. Joan den astean Hego Sudango ruop eta pakam etnien arteko borrokak piztu ziren nekazaritzarako eta abeltzaintzarako lurren gaineko kontrolagatik. Hego Sudango Gobernuak atzo jakinarazi zuen 170 zirela hildakoak. Hiru hilabeterako larrialdi egoera ezarri zuen.
Kategoriak: Aktualitatea

15

Berria: mundua - az., 2017-12-13 00:00
LAFARGEK JIHADISTEI EMANIKO MILIOI EUROAKFrantziako Lafarge enpresaren aurkako akusazio diren taldeen arabera, 15 milioi euro eman zizkien Estatu Islamikoari eta Siriako beste jihadistei 2011-2015 artean.
Kategoriak: Aktualitatea

Poloniako Amicak 26,8 milioi eskaini ditu Edesaren truk

Berria: ekonomia - az., 2017-12-13 00:00
Fagor Etxetresnek hirugarren aukera ere izan dezakete. Jatorrizko kooperatibaren erosleak, CNA taldeak, inbertitzaile bat aurkitu duela jakinarazi du: Amica Group. Poloniako etxetresna enpresa hori prest dago 26,8 milioi euroko inbertsioa egiteko, Edesa Industrialek berak jakinarazi duenez. Enpresaren likidazioari izkin egiteko proposamena aurkeztu zuen Jorge Parladek zuzentzen duen taldeak atzo, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bankia oraingo prezioan salduz gero, jarritakoaren erdia galduko luke Espainiak

Berria: ekonomia - az., 2017-12-13 00:00
Espainiako kutxa publikoei 10.000 milioi eurotik gorako galera bat eragiteko bidean doa Bankia. 2012. urtean nazionalizatutako bankuaren beste %7 saldu zuen atzo haren arduradunak, FROB bankuak erreskatatzeko funts publikoak. Guztira, 201 milioi akzio saldu zituen, bakoitza 4,06 eurotan, eta 818,3 milioi patrikaratu zituen. Beste 1.745 milioi akzio geratzen zaizkio saltzeko, Bankiaren kapitalaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

EBren arrantza kuotak, zientzialariek egindako gomendioen gainetik

Berria: ekonomia - az., 2017-12-13 00:00
Arrainen eta ogien miraririk gertatu ezean, Europan ez da arrantza jasangarririk egingo 2020an ere, nahiz eta Bruselak muga hori ezarri zion bere buruari 2013. urtean. The Pew Charitable Trusts gobernuz kanpoko erakundeak egindako Taking Stock txostenaren arabera, Europako Batasunak urtero banatzen dituen arrantza kuoten erdiek baino gehiagok gainditzen dituzte zientzialariek gomendatutako mugak. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Lau langile eraman dituzte ospitalera enpresan izandako gas isuri batengatik

Berria: ekonomia - az., 2017-12-13 00:00
IGORRE. Karbono monoxido isuri bat izan zen, atzo, Igorreko enpresa batean, eta han lanean ari ziren zortzi pertsona intoxikatu ziren. Horietako lau lantokian bertan artatu zituzten, eta ondo jarri ziren: aldiz, beste lau Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zituzten, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Lan istripua 11:00etan gertatu zen, aluminio piezak egiten dituen enpresa bateko galdararen gas ...
Kategoriak: Aktualitatea

Alfako langileek Eusko Jaurlaritzara eraman dute likidazioaren protesta

Berria: ekonomia - az., 2017-12-13 00:00
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean egin zuten elkarretaratzea, atzo, Eibarko Alfa konpainiako langileek. Zuzendaritzak Alfa taldeko APC (Alfa Precicion Casting) adarra likidatzea erabaki du, eta 129 lanpostu daude jokoan. Langileek astelehenean hasi zuten greba mugagabea: babesa eskatzen diote instituzio publikoei, eta negoziazioa enpresako zuzendaritzari. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Zerga erreforma berriro aurkeztu, eta martxorako onartzea aurreikusi dute

Berria: ekonomia - az., 2017-12-13 00:00
GASTEIZ. Hiru foru aldundiek berriro hasi beharko dute zerga erreformaren tramitazioa, EAJk, PSE-EEk eta PPk lortu duten akordioari lekua egiteko. Testua asteon argitaratu, eta martxorako Batzar Nagusietan onartu nahi dute, urtarrilaren 1erako atzera eraginarekin. Arabako Foru Aldundiak kalkulatu du hogei milioi euro gehiago bilduko dituela moldaketari esker.
Kategoriak: Aktualitatea

%3,1

Berria: ekonomia - az., 2017-12-13 00:00
INFLAZIOA, ERRESUMA BATUANBrexit-ak libera esterlina ahuldu izana ondorio zuzena izaten ari da britainiarren patriketan. Inportazio garestiagoen eskutik, inflazioa %3,1era iritsi zen azaroan, mailarik handiena azken bost urteotan. Soldatak erritmo apalagoan ari direnez igotzen, kontsumoa moteltzen ari da.
Kategoriak: Aktualitatea

Komunismo kontsumista

Berria: ekonomia - az., 2017-12-13 00:00
Azaroan hasten dira Eguberriak. Txinan bai, bederen. Hiri nagusietako kaleak koloretako argiz betetzen dira, eta merkataritza zentroen aurrean plastikozko izeiak eta Bizarzurien estatuak agertzen dira. Hori zergatik den, beste kontu bat da. Txinatar gehienek ez dakite zer ospatzen den abenduaren 24an eta 25ean, baina ez die axola. Erosketak egiteko beste aitzakia bat da, eta gustura hartzen ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Denbora agortzen ari da»

Berria: gizartea - az., 2017-12-13 00:00
«Hobera egiten ez duena, okerrera egiten ari da». LAB sindikatuko Aitor Nuñezen arabera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko negoziazioa bigarren bidetik doa. «Oso haserre» daude. Eta igarri zen atzo. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileak elkarrekin atera ziren kalera. Mahai sektorialean ordezkaritza duten bost ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gatazka beraren aurpegi ezberdinak

Berria: gizartea - az., 2017-12-13 00:00
Egoera ez da ona: urte asko daramatzagu ratio eta lan karga handiekin». Sonia Ingunza Igorreko eskolako (Bizkaia) sukaldeko langilearen hitzak dira, baina hezkuntza publikoko beste irakasle, hezitzaile zein garbitzaile batenak izan zitezkeen. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuak zeharkatu zituzten manifestazioetan behin eta berriz errepikatzen zen ideia bera: kalitatezko hezkuntza publikoa...
Kategoriak: Aktualitatea

Iruñeko haur eskolen aurkako epaiak ez du udal eskaintza aldaraziko

Berria: gizartea - az., 2017-12-13 00:00
Kolpe judizialaren aurrean, tinko. Iruñeko Udalak eutsi eginen die haur eskolen eskaintzan iaz eginiko aldaketei, eta ez du euskarazko lerroa murriztuko. Izan ere, 0-3 zikloko bi eskolatan —Donibane eta Printzearen Harresi— euskarazko lerroa zabaldu izana legez kanpokotzat jotzen zuen epaia berretsi egin zuen atzo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, udalaren helegitea bertan behera...
Kategoriak: Aktualitatea

Zerrenda bakarraren auzian, ardura eskatu diote irakasleek Ezkerrari

Berria: gizartea - az., 2017-12-13 00:00
Dozenaka irakasle elkartu dira Iruñeko Sarasate pasealekuan, hezkuntzako zerrenda bakarraren gatazka gizarteari azaltzeko, eta Nafarroako Gobernuaren erabakiari babesa emateko: hark hezkuntzako lan deialdi publikoan hizkuntza ofizial biak zerrenda berean sartzeko asmoa agertu du. «Euskaldunok ez dugu zigortuak izan nahi elebidunak izateagatik», salatu dute irakasleek.Egun indarrean dagoen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Leioako campuseko ikasleek Gurutze Gorriaren eraikina zena okupatu dute

Berria: gizartea - az., 2017-12-13 00:00
EHUko 30 bat ikaslek Leioako (Bizkaia) campusean dagoen eraikin abandonatu bat okupatu zuten atzo arratsaldean, hura «ikasleen proiektuak garatzeko espazio» bihurtzeko asmoz. Eraikina Gurutze Gorriarena izan zen aspaldian, baina unibertsitateak kudeatzen du gaur egun.Ikasleetako batek egunkari honi azaldu dionez, ikasturte hasieratik hainbat aldiz saiatu dira hiru gelako etxolara sartzen, baian ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroa aurkeztu dute, 2050erako asmoetan

Berria: gizartea - az., 2017-12-13 00:00
DONOSTIA. Atzo aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Klima Aldaketaren Zentroa: 2018rako martxan jarri nahi dute, eta, besteak beste, behatoki lanak egingo ditu, baita ekonomia zirkularra eta trantsizio energetikoa sustatu ere. Denera, 1,5 milioi euroko aurrekontua izango du, eta 2050erako ingurumen estrategiaren oinarrietako bat da, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azaldu zuenez. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

1.285.125

Berria: gizartea - az., 2017-12-13 00:00
AHT-AREN DONOSTIAKO GELTOKIA DISEINATZEKO DIRUAEusko Jaurlaritzak lehiaketara atera du Donostiako abiadura handiko trenaren (AHT) geltokiaren diseinua. 1,3 milioi euroren truke lizitatuko dute, eta proiektua egiteko ardura datorren urtean emateko asmoa dute. Geltoki hori Tabakaleraren ondoan egongo da, gaur egun Renfe eta autobus geltokia dauden lekuan, baina lurpean. Euskal Y-aren hiriburuetako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Zornotzako adingabeen etxeko teilatua erre du nahita eragindako sute batek

Berria: gizartea - az., 2017-12-13 00:00
ZORNOTZA. Sute batek Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroko goiko solairua eta teilatua kiskali zituen atzo arratsaldean. Suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan zuten sua itzaltzeko; Ertzaintzak jakinarazi duenez, norbaitek propio eragin zuen. Zentro horretan babesik gabeko migratzaile adingabeak bizi dira; azken hilabeteotan hainbat aldiz izan dira antzeko gertakariak.
Kategoriak: Aktualitatea

Arnaldo Otegiren hitzartzea ETAren armagabetzeaz

N.Uriarte, 2017-03-17

Arnaldo Otegiren hitzartzea ETAren armagabetzeaz

 
Politika

Sandra Barrenetxea: "Hori izan zen mahai gainean jarri ninduena, hori, autokoa da, izkinan dagoena, deklarazioa hartu zidana"

B.Gartzia, 2017-03-15

Lau guardia zibiletatik hiruk nola torturatu zuten kontatu du Sandra Barrenetxeak. Malkotan, arnas estuka, atsedena ere behar izan du, baina xehetasun osoz azaldu du Guardia Zibilaren esku pairatu zuena. Akusatuen eserlekuan eserita zeuden lau guardia zibiletatik hiru identifikatu ditu: "Hori izan zen mahai gainean jarri ninduena, hori autokoa eta iizkinan dagoena deklarazioa hartu zidana da"

 
Atxilotuak / presoak

Tortura: Sandra Barrenetxearen lekukotza Guardia Zibilaren aurkako epaiketan

B.Gartzia, 2017-03-15

Sandra Barrenetxeak, malkoei ezin eutsiz, atxiloketa eta inkomunikazio garaian pairatutako tratu txarrak deskribatu ditu: "Poltsa egiten ari zirela, bat gainean jarri zitzaidan, metalezko objektu bat eskutan, bortxatu egingo nindutela esan zidan" adierazi du Barrenetxeak eta akusatutako hiru guardia zibil ezagutu ditu.

Hunkituta deklaratu du Barrenetxeak bera torturatzea leporatuta lau guardia zibilen aurka Bilbon burutzen ari den epaiketan. 

 
Euskara

Hitzarmena sinatu dute Hamaika Telebista eta Korrikako arduradunek

B.Gartzia, 2017-03-14

Korrika hasteko 17 egun falta direnean, Mertxe Mugika, AEKko koordinatzailea, eta Asier Amondo, Korrikako arduraduna, Hamaika Telebistako egoitzan izan dira bertako zuzendaria, Iñaki Uriarekin hitzarmena sinatzeko.

 
Politika

GUREAN GAUR 2017/03/13

B.Gartzia, 2017-03-13

Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta, lau Guardia Zibilen kontrako epaiketa, Mas, Ortega eta Rigauren kontrako ebazpena, Eskoziako bigarren erreferenduma, Athleticen asteburu ezin hobea eta beste, asteleheneko albistegian.

 
Politika

Sara Majarenas Martuteneko espetxera ekartzeko eskatu du Eneko Goia Donostiako alkateak

I.Esnaola, 2017-01-17

Eneko Goia alkateak ama-alabak Donostian elkarrekin egoteko eskaria egingo dio Espetxe Zuzendaritzari. Marian Beitialarrangoitiak (EH Bildu) borondate politiko kontua dela nabarmendu du.