Skip to main content

Albisteak

Kultura

Elkar Estudioa Sesioak saioa ostiralean estreinatuko dugu

I.Esnaola, 2014-05-28

Ostiral honetan, maiatzak 30, estreinatuko dugu Elkar Estudioa Sesioak programa Hamaika telebistan. Elkar argitaletxearekin batera ekoiztutako saioak, musika talde euskaldunen eta ez horren ezagunen zuzeneko emanaldi bereziak eskaintzea du helburu. Grabaketak Elkar estudioan egin genituen maiatza hasieran. Ostiralean, Izaki Gardenak taldeak emango dio hasiera bost atalez osaturiko zuzeneko emanaldien zikloari. Araba eta Nafarroa bitarteko pop rock bandaren doinuak ikusi eta entzun ahal izango dira gurean.

 
Jaialdiak

Ekainaren 1ean ospatuko dute Eskola Publikoaren festa Balmasedan

N.Andres, 2014-05-28

Balmasedako Mendia eskola arduratu da Euskal Eskola Publikoaren festa antolatzeaz. Ekainaren 1ean, festaren 23. ekitaldia ospatuko dute Balmasedan, eta hori bera da gaur Bilbon aurkeztu dutena. Eskola publikoa eta euskaraz ikasteko aukera izango dira jaialdiaren aldarriak. Ekintza eta proposamen diferentez osaturiko eguna izango da, Mendia Eskolako ikasleen esan dutenez.

 
Politika

Txus Martin gaixo dagoen presoa askatzeko eskatu dute Bilbon

A.Zabala, 2014-05-28

Hainbat lagunek Txus Martin gaixo dagoen presoa askatzeko elkarretaratzea egin dute Bilboko Auzitegi aurrean. Nahasmen eskizo-afektibo larria du, gaixotasun larri eta sendaezina. Espetxean egonda gaitza ezin zaiola tratatu ohartarazi dute Txusen lagunek. Bitartean, presoak bakartuta segitzen du.

 
Kultura

Bilboko Areatza letraz eta liburuz beteko da bilbok 44. Liburu azokan

A.Zabala, 2014-05-28

Maiatzaren 29tik eta ekainaren 9ra bitarte Bilboko Areatza letra, istorioz eta liburuz beteko da. Bilboko 33. Liburuz Azoka ospatuko dute egun seinalatuan. Aurkezpenean aurreratu dutenez, Zilarrezko luma Dolores Redondo gipuzkoarrak jasoko du. Bere azken eleberria, liburu salduena izan da azken bi edizioetan.

 
Politika

Josu Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute

A.Zabala, 2014-05-27

Euskadin eta Katalunian Europako hauteskundeek izandako emaitzei entzungor egiterik ez dagoela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Izan ere, Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute.

 
Kultura

Ziklobiak emango dio amaiera igandean aurtengo Olatu Talkari

B.Gartzia, 2014-05-27

Asteburuko astinduaren ostean, datorren igandean Ziklobiak emango dio amaiera aurtengo Olatu Talka jaialdiari. Aurreko bi edizioetako arrakasta ikusirik, antolakuntzak egun oso bat eskainiko dio jarduera horri, eta egun osoan zehar, Zikobia egin bitartean, beste ekimen osagarri batzuk ere izango dira, ibilbidean bertan egun osoko plana egin ahal izateko.