Skip to main content

Albisteak

Kultura

Garai berrietarako prest helduko da ACT jaialdia Bilbo eta Barakaldora

A.Azkue, 2014-05-27

Ekainaren 2tik 7ra gauzatuko da 11. ACT jaialdia. Guztira, genero ezberdinetako kalitate handiko 17 lan eszenikoz gozatzeko aukera izango da.  Dantza, antzerkia, performancea edota zirkoa ikusteko aukera izango dute ikusleek. Eszenaz gain, jaialdiak sail pedagogiko zabala du. Jaialdi osorako bonoa 12 eurotan eskuratu daiteke.

 
Alderdiak

Patxi Lopezek PSEko idazkari nagusiaren kargua utziko duela iragarri du

N.Andres, 2014-05-27

Alderdi sozialistak ezhoiko biltzarra egingo du irailean, eta, Lopezek esan duenez, ez da aurkeztuko kargua betetzera. Zuzendaritza eta estrategia berriei bidea ireki behar zaiela argudiatu du. PSEko zuzendaritzak atzo egin zuen hauteskunde osteko lehen bilera. Guztira 2,5 milioi boto galdu dituzte, horietatik 100.000 EAEn.

 
Gizartea

Hamaika telebistaren ikusle kopurua nabarmen igo da 2014an

L.Pereiro, 2014-05-26

Mila esker! Hamaika telebistak geroz eta ikus-entzule gehiago ditu Hego Euskal Herrian. CIES-en 2014ko lehen neurketaren datuek horrela diote. Astean 86 mila ikus-entzulek bat egiten duzue gurekin. Nolanahi ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko gorakada da esanguratsuena. Gipuzkoan ehuneko 33ko hazkundea izan dugu, eta egunero 12 mila ikus-entzulek bat egiten duzue gurekin. Bizkaian, berriz, ehuneko 16koa da igoera, eta 21 mila lagunek ikusten duzue Hamaika telebista.

 
Politika

Jose Antonio Agirreren lehen biografia zientifikoa aurkeztu dute

A.Azkue, 2014-05-26

Jose Antonio Aguirre Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakariaren lehen biografia zientifiko osatua aurkeztu dute gaur. Euskal politikari garrantzitsuena, influentziaduna eta herrikoiena izan zela azpimarratu dute bertaratu direnek. Eta horregatik liburu berri honen garrantzia azpimarratu dute.

 
Kultura

Arrakastaz burutu da Olatu Talka

L.Ferro, 2014-05-26

Arrakastatsua izan da Olatu Talka jaialdiaren bosgarren edizioa. Era guztietako ekimenek astindu dute Donostia. Aurten, gainera, marka guztiak hautsi dituzte, ostiraletik igandera 250 jarduera eskaintzeaz gain, jaialdia beste herri batzuetara zabalduz. Olaturik handienak, ordea, Donostian izan dira. Datorren iganderako ere badira oraindik eskaintzak.

 

 
Antzerkia

Inpro-matx ikastaroa egingo dute larunbatean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean

L.Ferro, 2014-05-26

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Inpro-Matx ikastaroa antolatu du. Bi aktore taldeen arteko dema egiten da antzerki dinamika honetan eta haiekin ikusleek ere parte hartzen dute, besteak beste aktoreek egindako lana baloratzen. Literaturia jardunaldien barruan kokatu dute ekimena eta Zarauzko Putzuzulo gaztetxean egingo da datorren larunbatean.