Skip to main content

Albisteak

Literatura

Gabriel Arestiren Harri eta Herri lana irakurri dute 400 bat lagunek Arriagan

L.Pereiro, 2014-05-22

Gabriel Arestiren Harri eta Herri obra klasikoa irakurri dute Bilboko Arriaga Antzokian, Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta, zazpigarren urtez. 400 lagun inguru pasatu dira.

 
Gizartea

Iaz baino %11,13 errefus gutxiago sortu dute aurten gipuzkoarrek

I.Sarasua, 2014-05-22

Materia organikoari dagokionez, bikoiztu egin dira 2013ko datuak; 2013an, lehen lau hilabeteetan, 3.500 jaso zituzten eta aurten 7.800. Horrez gain, 2014an %35 errefusa gutxiago sortuko dutela aurreratu du Gipuzkoako aldundiak. Bide onetik doaz herritarrak aldundiaren esanetan, eta hala jarraituz gero, 2016an %60 birziklatzera helduko direla uste du.

 
Jaialdiak

Mundumira jaialdia Arrasatera bueltatuko da 10 urte beranduago

I.Sarasua, 2014-05-22

10 urte beteko ditu Mundumira jaialdiak, eta 2005ean bezala, Arrasatera bueltatuko da. Aurten hainbat ekimen burutuko dituzte. Horien artean, ekoferia, kontzertuak, haur tailerrak, erakustaldiak, etab. jasoko dituzte herri osoan zehar. Gainera, ateratako ekimen guztiak, ONGetara bideratuko dituzte.

 
Gaikakoa

Gobernantza hobetzea Jaurlaritzaren lehentasuna dela esan du Urkulluk

A.Azkue, 2014-05-22

Urkullu Gasteizen izan da gaur, Herri Administrazioetako kudeaketaren bikaintasunari buruzko V. Kongresuaren inaugurazioan. Bere hitzaldian, lehendakariak adierazi du gobernantza hobetzea Jaurlaritzaren lehentasuna izango dela eta hori lortzeko baliabideak jartzen ari direla aurreratu du.

 
Euskara

Euskara atzerriko unibertsitateetan erakusteko ikastaroa eskainiko dute EHUk eta Etxeparek

B.Gartzia, 2014-05-22

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak ikastaro berri bat eskainiko dute udazkenetik aurrera. Atzerriko unibertsitate eta goi mailako zentroetan euskara nola irakatsi, hori izango da xedea; euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea, alegia.

 
Gizartea

Hainbat pertsona ezagunek Fracking-aren aurka sinadurak biltzeko eskaria egin dute

L.Ferro, 2014-05-22

Euskal Kulturgintzako hainbat pertsona ezagunek bat egin dute bideo batean Fracking-aren kontrako sinadurak eskatzeko. Euskal Herrian Fracking-a burutzeko dauden asmoez eta honek eragingo dituen kalte konponezinez hitz egiten dute bertan.