Skip to main content

Albisteak

Ekonomia

Gipuzkoako 30 familiak salaketa jarri dute Kutxabanken aurka

B.Gartzia, 2014-05-21

Gipuzkoako 30 familiak salaketa jarri dute Kutxabanken aurka, IRPH indizea aplikatzeagatik. Eguerdian jarri dituzte salaketak Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegian, eta 14:00etan prentsaurrekoa eman du Gipuzkoako IRPH Stop plataformak.

 
Gizartea

Sindikatuek bat egin dute Gure Esku Dago ekimenarekin

A.Zabala, 2014-05-21

123 kilometro daude Durango eta Iruña artean, horregatik gaur goizean 123 enpresetako komiteetako ordezkariek agerraldia egin dute Gure Esku Dago ekimenarekin bat egiteko. ELA, LAB, ESK, EILAS, HIRUeta EHNE sindikatuetako ordezkariek bat egin dute ekainare 8an egin behar den giza katearekin.

 
Gizartea

Osalanek AHTaren obretan irregulartasunak antzeman ditu

L.Ferro, 2014-05-21

Osalanek iaz Abiadura Handiko Trenaren obretan  lanean zebilen gizon baten lan istripua dela eta ikerketa egin zuen eta irregulartasunak antzeman ditu. Bergara-Antzuola tartean gertatu zen ezbeharra. Ikerketaren arabera, gizonak egokia ez zen makina bat 6,5 tonako konprentsorea garraiatzeko erabili zuen.

 
Kultura

Gipuzkoako Aldundiak Benito Lertxundiri emango dio aurten Urrezko Domina

B.Gartzia, 2014-05-21

Musikari oriotarrak euskal kulturari egin dion ekarpenaren aitorpen moduan jasoko du saria. Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak eman zuen hautaketaren berri. Euskal kantagintzaren sortzailerik handienetakotzat jo zuen, eta edozein korronte eta modaren gainetik bere doinuek hainbat hamarkadatan biziraun izana nabarmendu zuen.

 
Jaialdiak

Hiru egun falta dira Donostia osoa aztoratzeko

I.Sarasua, 2014-05-20

Badator Olatu Talka. 2016. urtea irudikatzeko asmoarekin sortu zen proiektu parte-hartzailea hurrengo hiru egunetan iritsiko da Donostiara. Hiria hankaz gora jartzeko asmoarekin iritsiko da, eta Donostiako txoko guztietan topatu ahal izango ditugu ekimenak.

 
Ekonomia

Iruzur egin izana leporatu dio EH Bilduk Kutxabanki

B.Gartzia, 2014-05-20

Kutxabanken pribatizazioaren harira, EH Bilduk arduraz jokatzeko eskatu die EAJ, PSE-EE eta PPri. Kutxaren gizarte ekintza deseraiki, eta herrigintzarentzat ezinbestekoa den finantza erakunde publiko eta soziala suntsitu izana leporatu diete.