Skip to main content

Albisteak

Kultura

25. Koldo Mitxelena sariak banatu dituzte festa giroan

L.Ferro, 2014-05-20

Koldo Mitxelena Literatur lehiaketako sariak banatu dituzte asteburuan Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin den ekitaldian. Komiki, olerki, ipuin eta bertsoez gain, "Auzoka" atalean laburmetraiak saritu dira eta giza eskubideen atala ere izan da. 25. edizio honetan 1720 lan jaso dira. Sariketaren aurretik epaimahaikideekin ez ezik, irabazleekin biltzeko aukera izan dugu.

 
Hauteskundeak

Europako hauteskunde kanpainan murgilduta jarraitzen dute alderdiek

B.Gartzia, 2014-05-19

Europako hauteskundeen atarian, alderdiek buru-belarri dihardute kanpainako lanetan. EH Bilduk ekitaldia egin du Donostiako Carlos Santamaria liburutegi parean. Eredu sozial berri bat aldarrikatu, eta gazteen garrantzia azpimarratu dute. EAJk, berriz, Bilbon egin du ekitaldia, eta Izaskun Bilbao hautagaiak Bizkaiko hiriburuaren eredua azpimarratu du.

 
Atxilotuak / presoak

Ehunka korrikalarik parte hartu zuten Lasterbidean ekimenean

I.Sarasua, 2014-05-19

Igandean mila lagun inguru bildu ziren Larrabetzun preso eta errepresaliatuen alde korrika egiteko "Lasterbidean" ekimenean. Aldarrikapena, festa eta kirola uztartu zituzten eta neke aurpegiak egon arren, poza nagusitu zen.

 
Gaikakoa

Bilboko Mena kalean bizi diren hiru familia kaleratu dituzte

A.Azkue, 2014-05-16

Bilboko Mena kaleko eraikin berean bizi diren hiru familia kaleratu dituzte gaur goizean. Kaleratzeon atzean iruzurra dagoela salatu dute Bilboko hainbat gizarte eragilek. Hiru enpresa daude iruzurraren atzean. Enpresok imigranteei alokatzen zizkieten etxeak baina zorrak pilatu dituztenez bankua etxeekin geratu da. Horregatik Banku Popularrak, une honetan etxeen jabea dena, etxe kaleratzeak agindu ditu. Gauza da familiek hilero hilero euren alokairua ordaindu dutela.

 
Kultura

'Jakin'-en zuzendaritza berria aurkeztu dute

L.Ferro, 2014-05-16

'Jakin'-en zuzendaritza berria aurkeztu zuten atzo. Talde historikoan lanean aritu diren Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrezabaltzak eurekin lanean jarraituko badute ere, belaunaldi berriak aro berri honetan gidari hartzea beharrezkotzat jo zuten. Lorea Agirre izango da etorkizunean 'Jakin'-en zuzendaria.

 

 

 

 

 

 
Politika

Amaiurreko ordezkariek bisita egingo diete gaixo larri dauden presoei

B.Gartzia, 2014-05-16

Amaiurreko diputatu eta senatariek gaixotasun larriak dituzten presoei bisitak egingo dizkiete. 12 dira guztira egoera horretan dauden euskal presoak. Ekimen honekin presoen zuzeneko testigantzak jasoko dituzte. Ekainaren amaierarako bisita guztiak eginak izatea aurreikusten dute, eta, bisita errondaz gain, urtea amaitu aurretik, bestelako ekimenak ere antolatu asmo ditu Amaiurrek.