Skip to main content

Albisteak

Ekonomia

Gipuzkoako Aldundiak opor fiskalen ardura hartzeko eskatu die Confebask, EAJ eta PPri

L.Ferro, 2014-05-16

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Helena Franco Finantza diputatuak agerraldia egin dute opor fiskalak direla eta jasotako zigorraren balorazioa egiteko. EAJ, PP eta Confebask-ek herritarren aurrean erantzule direla aitortu behar dutela esan dute. Bestalde, urteetan zehar Europari kasorik ez egin eta itzulpenak atzeratzea lotsagarritzat jo dute eta horrek enpresak itzulpenak krisi garaian egitera behar dituela kritikatu dute. Amaitzeko, atzerapena dela eta eurei ardurak eskatzeko eskubiderik ez dagoela esan dute, haiek ez baitzuten gaizki jokatu.

 
Ekologia

Garbibai Urumea Gondolin Race III maiatzaren 24an egingo da

B.Gartzia, 2014-05-15

Maiatzaren 24an ospatuko da Garbibai Urumea Gondolin Race III, Stand Up Paddle-eko lasterketa. Helburua partaidetza sustatzea da ibaien zaintze eta mantentze lanetan. Horrez gain, maiatzaren 25ean Elkartasunez Arraunean eta Birziklatzen ospatuko da, eta, bertan, Urumea ibaian aurkitutako hondakinekin artelanak sortzeko asmoa daukate.

 
Jaialdiak

Ekainaren 1ean Ibilaldia ospatuko dute Gernikan

N.Andres, 2014-05-15

Aurtengo Ibilaldia Gernika-Lumo eskualdeko bizilagun guztiena izatea nahi dute antolatzaileek. Hala baieztatu dute gaur goizean Bilbon egindako agerraldian. Gernikan ospatuko dute ekainaren 1ean . Seber Altube ikastolari egokitu zaio jaialdia antolatzea, baina ikastola horrek eskualde osoko ikasleak hartzen dituenez jaialdia eskualdeko herritar guztiena dela adierazi du Siera Enbetitia, Ibilaldiko koordinatzaileak.

 
Politika

25 urte igaro dira Espainiak sakabanaketa politika ezarri zuenetik

B.Gartzia, 2014-05-15

Orain dela 25 urte, gaurko egunez, hasi zen Espainiako Estatua dispertsio politika sistematikoki erabiltzen. 25 urte eta biktima ugari. Urteurren anker hori dela eta, Etxerat elkarteak elkarretaratzea egin du Donostian, dispertsio politika behingoz amaitu dadin aldarrikatuz.

 
Gizartea

Gipuzkoako Aldundiak Aranzadirekin Zero Zaborren aldeko akordioa sinatu du

L.Ferro, 2014-05-15

Gipuzkoako Foru Aldundiak akordioa sinatu du Aranzadi Zientzia Elkartearekin. Honi esker, aldundiak Zero Zabor filosofiaren alde egiteko baliabideak erreztuko dizkio elkarteari. Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak azaldu duenez, oso eraginkorra da erreferentzia diren elkarteek hala jokatzea, ingurumena zaintzearen aldeko ideia zabaltzen laguntzen duelako.

 
Ekonomia

Ekonomia sozial eta eraldatzailea saretzeko sortu dute OlatuKoop

B.Gartzia, 2014-05-14

Ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira sarearen helburuak. Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu koooperatibo berri bat behar duela uste dute.