Skip to main content

Albisteak

Gobernua

Jaurlaritza honen azken gobernu bilera egin dute Donostian

admin, 2020-08-25

Jaurlaritza honen azken gobernu bilera eta aldi berean kurtso berriko lehena egin dute Donostiako Miramar jauregian. Jarduneko hamaika sailburu bertaratu dira eta Urkullu lehendakariak helburu nagusi batzuk nabarmendu ditu: osasun-krisiari erantzutea, ikasturtea hastea eta Gobernu berria eratu eta martxan jartzea.

 
Osasuna

Azken 24 orduetan 543 koronabirus kasu gehiago atzeman dira Hego Euskal Herrian

admin, 2020-08-24

PCR proben bidez 543 COVID-19 kasu gehiago detektatu dira Hego Euskal Herrian azken orduetan. EAEn, guztira, 453 positibo jaso dira probetan, atzo 4.711 test egin ziren. Nafarroan, aldiz, 95 kasu berri atzeman dituzte 1.175 PCR test egin ondoren.

 
Osasuna

Azken 24 orduetan 126 koronabirus kasu atzeman dira Hego Euskal Herrian

admin, 2020-07-17

Lurraldeen arabera 58 Nafarroan, 4 Araban, 26 Bizkaian eta 35 Gipuzkoan. Hegoaldetik kanpo bizi diren hiru pertsonek ere positibo eman dute. Egunez egun kutsatuak goruntz doaz; Nafarroan detektatu dira kasu gehien eta Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak ohartarazi du lau foku berri atzeman dituztela.

 
Atxilotuak / presoak

Bake Bideak mobilizazioa deitu du hilaren 25erako Senperen

admin, 2020-07-16

Haranbururen askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du Bake Bideak Senperen. Xistor Haranburuk kartzelan 30 urte bete ondoren, senperentarraren hirugarren askatasun auzia uztailaren 9an aztertu zuen Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak. Harturiko erabakia uztailaren 24an jakinaraziko du.

 
Osasuna

Azken 24 orduetan pertsona bat hil eta 80 koronabirus kasu berri atzeman dituzte

admin, 2020-07-16

Azken 24 orduetan pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz eta 80 kasu berri detektatu dituzte Hego Euskal Herrian: bost Araban, hogei Bizkaian, 31 Gipuzkoan eta 22 Nafarroan. Bestalde, test azkarren bidez 21 kasu atzeman dituzte.

 
Enpresak

Olaberriako Arcelor Mittaleko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

admin, 2020-07-15

Olaberriako Arcelor Mittalek langileen eskakizunei jaramonik egin gabe jarraitzen duela argudiatuta langileek lanuzteekin jarraitzen dute. Zuzendaritzak erantzun argirik ez diela eman eta negoziatzeko biltzeari muzin egin diola esan dute, beste proposamenik egin gabe. Jarrera hori ikusita, aldez aurretik prestatutako mobilizazio plana martxan jarri dute.