Skip to main content

Albisteak

Hezkuntza

EHU hainbat oinarrizko zerbitzu pribatizatzen ari dela salatu dute zenbait langilek eta ikaslek

admin, 2020-07-15

EHU hainbat oinarrizko zerbitzu pribatizatzen ari dela salatu dute gaur bertako hainbat langile, irakasle eta ikaslek. Pribatizazio horrek, besteak beste, Informazio eta Komunikazio Teknologien zerbitzuari eragiten dio. Posta elektronikoa kudeatzeaz arduratzen den zerbitzua da hori.

 
Gizartea

Zaldibarko zabortegian gastatutako 13,5 milioi Verterrek ordaindu beharko ditu

admin, 2020-07-14

Zaldibarko zabortegiko lanetan gastatutako ia 13 milioi eta erdi euro Verterrek ordaindu beharko dituela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak. Apirilaren amaieratik, uztailaren hasierara kontratatutako lanen gastua 4,5 milioi eurokoa izan da. Guzti horri apirilaren amaierara arte Ingurumen Sailak egindako kontratazioen gastua gehitu behar zaio: 9 milioi guztira.

 
Enpresak

Lurgoien enpresako langileek elkarretaratzea egin dute kaleratu ez ditzaten eskatzeko

admin, 2020-07-14

Lurgoien enpresako langileek elkarretaratzea egin dute, enpresak 35 langile kaleratu ez ditzan eskatzeko. Pandemia honek ikaragarri eragin du ekonomian eta horren isla da Lurgoien enpresari gertatutakoa. Bestalde, izurrite honen erdian egokitzen zitzaizkien ordainsariak ez dituztela kobratu adierazi dute langileek.

 
Hauteskundeak

Euskal Herrian 12 foku nagusi daude ekainetik eta eragina izan dute hauteskundeetan

admin, 2020-07-13

73 pertsonari atzeman diete koronabirusa Ordiziako fokuan, une honetan dakigunez. Foku nagusi honez gain, beste hamabi agerraldi atzeman dituzte Euskal Herrian azken hilabetean. Foku hauek eragin zuzena izan dute Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian egindako hauteskundeetan.

 
Hezkuntza

Datorren ikasturtean EHUko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izango da

admin, 2020-07-10

Datorren ikasturtean unibertsitateko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izan dadin nahi du EHUk. Horretarako, Gobernu Kontseiluak presentzialtasun egokituko eredu bat onartu du, datorren ikasturtea ahalik eta baldintza akademikorik eta sanitariorik onenetan garatzeko.

 
Hauteskundeak

Asko dira ordezkaritzarik ez duten arren hauteskundeetara aurkeztu diren alderdiak

admin, 2020-07-10

Alderdi nagusiez gain, asko dira ordezkaritzarik eduki ez arren hauteskundeetara aurkeztu diren alderdiak. Horietako batzuk dira PACMA, Bidezko Mundurantz, Recortes 0 - Los Verdes eta Euskadiren Aldeko Libreak, besteak beste.