Skip to main content

Albisteak

Osasuna

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako koronabirus kasuak

admin, 2020-07-09

Ordiziako fokuaren jarraipen batzordeak jakinarazi du 58 direla agerraldiarekin lotutako koronabirus kasuak. Azken 24 orduetan 30 kasu berri atzeman dituzte PCR testen bidez: 16 Gipuzkoan, 9 Araban eta 5 Gipuzkoan.

 
Gizartea

Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa dutela jakinarazi die Jaurlaritzak 5039 familiari

admin, 2020-07-08

Eusko Jaurlaritzak 5039 familiari jakinarazi die etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa dutela. Ondorioz, familia horiek alokairu-erregimeneko etxebizitza batean sartzeko edo, halakorik ez balego, alokairu pribatu bat ordaintzeko dirulaguntza bat jasotzeko eskubidea izango lukete.

 
Mundua

COVID-19ak hamabi milioi kutsatu eta 544 mila hildako inguru eragin ditu munduan

admin, 2020-07-08

Lurralde guztietako datuak ikusita, datozen orduetan joerak horrela jarraitzen badu, hamabi milioi kutsaturen langa gaindituko da munduan koronabirusa dela eta. Bestalde, une honetan, 544 mila hildako eragin ditu; gehienak Ameriketako Estatu Batuetan.

 
Jaiak

San Ferminetan zezenketak bertan behera geratu direla ospatu dute animalistek

admin, 2020-07-07

Inoiz aurretik ikusi ez den bezala, Iruñea "zezenen odolez zikintzea" saihestuko dela nabarmendu dute PETA eta Anima-Naturalis kolektibo animalistek. Hori aintzat hartuta, tauromakiaren aurkako ekintza bat antolatu dute zezen plazako kalezuloan.

 
Osasuna

Hamalau koronabirus kasu detektatu dituzte Ordizian

admin, 2020-07-07

Asteburuan Etxezarreta kaleko taberna batean agerraldi bat izan ostean, hamalau koronabirus kasu atzeman dituzte, Nekane Murga Osasun sailburuak jakinarazi duenez. Gainera, kasu "zehaztugabe" bat dago. Beraz, guztira, 30 gaixo detektatu dituzte.

 
Politika

Marixol Iparragirreren askatasuna exijitzeko agerraldia egin dute epaiketaren bezperetan

admin, 2020-07-03

Konponbide garaia dela aldarrikatu, eta Marixol eta gainontzeko preso guztiak askatzeko eskatu dute hainbat herritar eta eragilek. Lehenago ere salatu zuten preso eskoriatzarraren espetxeratzea, inolako epaiketarik egin gabe Espainian kartzelaratu zutela adieraziz.