Albisteak

Liburuaren Eguna ospatzen da gaur

Ostegunean aterako da sanferminetako bortxaketaren auziko epaia

ETAren desegiteari buruzko xehetasunak emango dituzte arratsaldean Baionan

Nikaraguako Gobernuak bertan behera utzi du gizarte segurantzaren erreforma
Gurpil aulkiko saskibaloiko Euroligako finala Bilbon

Aleak harri artean
Biriatuko ordainlekua blokatu dute trenbideetako langileek
ETAren desmobilizazio prozesuari buruzko datuak

Iñigo Albisu Algeciraseko espetxetik libre atera da, 11 urteko zigorra beteta

Gutxienez 57 dira Kabulgo eraso suizidan hildakoak

Espainia, EB osoan %3tik gorako defizita duen bakarra
Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek
a.ortega, 2017-07-04200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.
Alarde parekidea Irun
a.ortega, 2017-07-03Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.
Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".
Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak.
Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak
a.ortega, 2017-06-27Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak. Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari
Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak
a.ortega, 2017-06-26Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa.
Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio BOSarekin batera eta Zea Mays izango dira Bilboko Aste Nagusian
n.falagan, 2017-06-21Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.
Bastidan ospatu berri da Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko jaia
n.falagan, 2017-06-20Bastidan ospatu da 2017ko Araba euskaraz, non azkenengo urteotan euskararen erabilera nabari igo den. Familiak, gazteak, euskaldun berriak nahiz zaharrak egon dira. Giro anitza eta aberatsa nagusiu da.