Skip to main content

Albisteak

Gizartea

Kalitatezko osasun zerbitzu publikoa eskatu dute Tolosaldeko ehunka herritarrek

admin, 2020-10-19

Pasa den asteburuan manifestazio bat egin zuten Tolosan, Asuncion klinikako agerraldia kudeaketa ereduaren eta kontrolik ezaren ondorio dela salatzeko. Osasun sistema publikoaren aldeko aldarria ez da berria Tolosaldean, baina azken egunetan Asuncion klinikan 42 koronabirus kasu atzeman izanak eta ospitalea itxi behar izanak areagotu egin dituzte kezka eta haserrea.

 
Osasuna

Kutsatutakoen %10-20k bakarrik izan dezakete transmisioaren %80tik 90era bitarteko erantzukizuna

admin, 2020-10-19

Covid-19ak ez du berdin jokatu biztanleria-dentsitate, klima eta adin-talde ezberdinak dituzten lekuetan, ezta herrialde berean ere, eremu batzuek eragin edo hilkortasun handiagoa izan baitute, eta beste batzuek, berriz, eragin txikiagoa. The Atlantic-en argitaratutako artikulu batean Zeynep Tufeckik hausnartu du koronabirusak zergatik jokatzen duen horrela.

 
Gizartea

"Gai asko daude mahai gainean oraindik: biktimak, egia, justizia, erreparazioa..."

admin, 2020-10-16

Donostiako Aiete Jauregia mugarri edo gertaera historikoen testigu izan da. 2011ko urriaren 17an, Aieteko Bake Konferentziak ordezkari politiko eta eragile sozio-ekonomiko anitz elkartu zituen. Bederatzi urte pasa dira ordutik eta Aitziber Blanco Lokarriko kidea ere bertan izan zen. Gaur gurean izan da.

 
Euskara

22. Korrika 2022ra atzeratu dute

admin, 2020-10-16

2021ean egitekoak ziren 22. Korrika urtebete atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Azken hilabeteetan egoerak okerrera egin du eta koronabirusak ekimen honetan ere eragin handia izan du. Bestalde, korrikazale guztiak martxan den bigarren Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte. AEKren koordinatzaile nagusiak esan du ezinbestekoa dela helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea, Euskal Herri osoak beharrezkoa baitu.

 
Gizartea

Eguzki Urteaga: "Gazteek kontsideratzen dute errepublika izan daitekeela modelorik aproposena"

admin, 2020-10-15

Errepublika eta Monarkiaren arteko eztabaida, Covid-19ak jende askorengan izan dezakeen pobretze eragina eta Ipar Euskal herrian murgiltze ereduak izan dezakeen arriskuari buruz hitz egin dugu Eguzki Urteaga soziologoarekin.

 
Gizartea

Aldaketa globalari aurre egiteko, elikadura burujabetza konponbidetzat

admin, 2020-10-14

Aldaketa globalari aurre egiteko eta ingurumenean giza eragina txikitzeko, hainbat euskal herritarrek elikadura burujabetza jo dute konponbidetzat. Geroz eta gehiago dira nekazal eredu agroekologikoa bultzatzen dihardutek kolektiboak, eta horietako bat da Ereindajan proiektu kolektiboa.