Skip to main content

Albisteak

Ekonomia

Gipuzkoako metal arloko lan hitzarmena berritu dute hamar urteren ondoren

admin, 2020-10-15

Hamar urteren ostean, Gipuzkoako metalgintzan lan hitzarmena berritu dute. Urriaren batean Adegik mahai gainean jarritako azken proposamena onartu zuela ELA sindikatuak, baina gutxienez beste sindikatu baten baiezkoa behar zen ituna lortzeko. Atzo egin zuten bat azkenean akordioarekin LAB eta CCOO sindikatuek, eta ondorioz indarrean sartuko da hitzarmen berria.

 
Gizartea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako landetxeen okupazioa %42koa izan da pasa den asteburuan

admin, 2020-10-13

Urte gogorra izan da ostalarientzat. Hoteletan ez ezik, landetxeetan ere okupazioak behera egin du. Zubian, esaterako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako landetxeen okupazioa %42koa izan da; aurreko urteetan, ordea, %80tik gorakoa izan da. Datdurik onenak Arabakoak izan dira, %53a beteta egon baita; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, okupazioa %38 eta %39koa da.

 
Euskara

Euskarazko murgiltze eredua eteteko arrazoia ezagutu nahi du euskal ordezkaritzak

admin, 2020-10-13

Frantzian Euskarazko murgiltze eredua kolokan dago. Euskararen Erakunde Publikoko, eskualdeko eta departamenduko ordezkariak gaur bilduko dira Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin Parisen. Horren harira, hainbat mobilizazio egin dira azken hilabeteetan. Esaterako, asteburuan Baionan 1.000 lagun inguru bildu ziren euskaraz ikastea eta irakastea eskubide bat dela aldarrikatuz.

 
Gizartea

Datorren urriaren 15ean landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna ospatuko da

admin, 2020-10-09

Hilaren 15ean landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna ospatuko da. Jardunaldien hamazazpigarren edizioa izango da, eta landa-eremuko emakumeen lanari balioa eman nahi zaio. Hori dela eta, online jardunaldiak antolatu dira HAZI Fundazioko laguntzarekin.

 
Osasuna

Madrilgo Erkidegoan alarma egoera ezartzea erabaki dute

admin, 2020-10-09

Madrilgo Erkidegoan alarma egoera ezartzea erabaki dute. Hamabost egunerako dekretatu dute eta erabaki horrekin, Gobernuak berriz ezarri ahalko ditu Madrilen salbuespenezko neurriak. Presidenteak gaur goizera arteko epea eman dio Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteari, neurri horiek berrezarri nahi zituen edo alarma egoera eskatu nahi zuen erabakitzeko, baina Ministroen Kontseilua baino lehen ez da ezer garrantzitsurik iritsi.

 
Museoak

Laboratorium museoko Taula Periodikoaren erakusketa hilaren 12an amaituko da

admin, 2020-10-08

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiaren arabera, Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea iaz izan zen, 150 urte bete baitzituen Dimitri Ivanovich Mendeleiv errusiar zientzialariak 1869. urtean sortutako elementu kimikoen taula periodikoak. Bergarako Laboratorium museoan dagoen erakusketaren bidez, asmakuntza horrek zenbaterainoko garrantzia izan duen ezagutarazi nahi dute. Hain justu, Taula Periodikoaren erakusketa urriaren 12ra arte izango da ikusgai.