Skip to main content

Albisteak

Gizartea

Donostiako metroko lanak bi urtez luzatuko dira eta baliteke %70 garestitzea

admin, 2020-10-08

Ura eta hondarra azaldu ziren Donostiako Metroko obretan, Mirakontxa eta Easo arteko tunelean. Ondorioz, zati horretako lanak irailaren 25ean gelditu zituzten. Hasieran, Mirakontxa eta Easo arteko lanen kontratua 53,2 milioi euroan adjudikatu zuten eta Arriola sailburuak nabarmendu du litekeena dela esleipen berria %70 garestiagoa izatea. Jaurlaritzak, ordea, lanen kostuak oso gora eginda ere, lanak amaitzeko konpromisoa berretsi du.

 
Gizartea

Gomiztegiko artzain eskolak ikasturte berria hasi du hamalau ikaslerekin

admin, 2020-10-07

Gomiztegiko Artzain Eskolaren ikasturte berria martxan da. Batis Otaegi eskolako zuzendariak esan digu egoera berrietara egokitu direla eta azken urteekin alderatuta, gorakada egon dela ikasle kopuruan. Aurten, orotara, hamalau dira: sei bizkaitarrak, lau gipuzkoarrak eta gainontzeko laurak Zamora, Madril eta Malagakoak.

 
Gizartea

Arabako adinekoen egoitza pribatuetan ere lanuzteak egin dituzte

admin, 2020-10-07

Atzo Gipuzkoako zahar etxeetan egin zuten greba, gaur, berriz, Arabako adinekoen egoitza pribatuetan. Langileek, beste behin, lan-baldintza eskasak dituztela salatu dute, eta lan hitzarmen kolektibo duina eskatu diote Arabako Foru Aldundiari. Eusko Jaurlaritzak, ordea, %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri ditu. Horrekin greba eskubidea urratu du Jaurlaritzak LAB eta ELA sindikatuen iritziz.

 
Euskara

Euskaraldiari begira baikor agertu da Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko kidea

admin, 2020-10-06

Hilabete eta erdi falta da aurtengo Euskaraldiari ekiteko. 2018an 225.200 partaide inguruk hartu zuten parte, eta arrastoa utzi zuen esperimentu handi hark. Itxaro Artola Lizarralde Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko teknikariak azaldu digu baikor ekingo diotela aurtengoari ere.

 
Gizartea

Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri ditu Gipuzkoako adinekoen zentroetan

admin, 2020-10-06

Gipuzkoako adineko zentroetan greba egin dute gaur, baina LAB eta ELA sindikatuek salatu dute Eusko Jaurlaritzak urratu egin duela greba eskubide hori, %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri dituelako.

 
Osasuna

Pandemiaren hasieratik 1.248 egoiliar hil dira Hego Euskal Herrian

admin, 2020-10-05

Bizkaiko Foru Aldundiak egoitzetako azken bi heriotzen berri eman zuen atzo eta dagoeneko pandemiaren hasieratik egundaino, orotara, 1.248 egoiliar hil dira Hego Euskal Herrian, ia hildako guztien erdiak. Horietatik, 811 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan gainontzeko 437.