Skip to main content

Albisteak

Politika

Ehun mugimenduak protestak deitu urriaren 22rako Eusko Legebiltzarraren inguruan

admin, 2020-10-05

Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimenduak Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu du urriaren 22rako. Krisiak gure bizitzatik erauzteko tresna Euskal Errepublika dela aldarrikatuko dute. Eguerdian bilduko dira protesta egiteko, legebiltzarkideak osoko bilkuran egongo diren unean. Ainhoa Gutierrez eta Marta Macho egitasmoaren inguruan aritu ziren atzo Gasteizen.

 
Atxilotuak / presoak

Zaballako espetxean beste preso bat hil da, aurtengo laugarren presoa

admin, 2020-10-02

Zaballako espetxean beste preso bat hil da, 35 urteko gizonezko gasteiztarra. Salhaketa elkarteak ohartari du ziega batean aurkitu dutela gorpua. Aurten espetxe berean arrazoi ez naturalengatik hil den laugarren presoa da, eta iraileko bigarrena.

 
Ekonomia

Adegik Gipuzkoako metalgintzaren inguruan ezarritako proposamena onartu du ELAk

admin, 2020-10-02

Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmena adosteko prozesuan, Adegik mahai gainean jarritako azken proposamena onartu zuen atzo ELA sindikatuak. Akordioa sinatzeko prest dagoela jakinarazi du. Bera da sektorearen lehen indarra, ordezkarien %49arekin. Sektorean ordezkaritza duten beste hiru sindikatuek, ordea, adierazi dute eurek, oraingoz behintzat, ez dutela proposamenarekin bat egiten.

 
Gizartea

Erreferendumaren aldeko sinadura bilketari berrekin dio Hamaika Gara dinamikak

admin, 2020-10-01

Gure Eskuk eta alor anitzetako beste 24 eragilek osatzen du Hamaika Gara dinamika. Martxoaren 11n erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko erreferendum baten aldeko sinadura bilketa jarri zuten martxan. Handik gutxira, ordea, Covid-19aren eraginez, Hego Euskal Herrian konfinamendua ezarri zuten, eta bertan behera geratu zen sinadura bilketa.

 
Osasuna

Espainiako Gobernuak Estatu osoan konfinamenduetarako irizpide komunak ezarri ditu

admin, 2020-10-01

Espainiako Gobernuak eta Madrilgo erkidegoak Estatu osoan irizpide komunak ezartzeko lortu zuten ustezko akordioaren ondorioz, Salvador Illa ministroak atzo autonomia erkidegoetako osasun arduradunekin bilera izan zuen. Bertan mugikortasun, edukiera eta ordutegi murrizketa berriak aztertu zituzten. Baina Madrilek ez ditu baldintza horiek onartu.

 
Atxilotuak / presoak

650 mendi igoko dituzte larunbatean Sareren Izan Bidea dinamikaren baitan

admin, 2020-09-29

Preso eta iheslarien etxeratze prozesua abian jarri eta elkarbizitzarako eta bakerako bidean aurrerapausoak aldarrikatzeko helburuarekin antolatu dute mendi igoera. Familian, lagunartean edota 400dik gora herri eta auzoetatik antolatu diren irteeren bitartez burutuko da mobilizazioa.