Skip to main content

Albisteak

Gizartea

1936tik Hernanin gertatutako giza eskubideen urraketak ikertu eta jaso ditu Udalak

admin, 2020-09-21

Hernaniko Udalak, Aranzadi Elkartearekin batera, herriko oroimen historikoa berreskuratzeko ikerketa lanak egin ditu azken urteotan. Motibazio politikoz, 1936ko gerra eta diktaduraren lehen urteetan eta euskal gatazkaren testuinguruan Hernanin eta herritarren aurka gertatutako giza eskubideen urraketak ikertu eta jaso dituztela adierazi digute hernanioroimena.eus webgunean.

 
Politika

"Bizikidetza demokratikoa" eraikitzea euskal gizarte osoaren "erantzukizuna" dela dio Foro Sozialak

admin, 2020-09-17

Eusko Legebiltzarraren XII. Legegintzaldiaren hasierak markatutako egoera honetan, Foro Sozial Iraunkorreko Agus Hernan, Teresa Toda eta Tasio Agirrezabalagak talde politikoek oraindik askatzeke dauden korapilo nagusien inguruan dituzten jarrera eta proposamenak aztertu dituzte.

 
Politika

EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta Pablo Iglesias aurrekontuez hitz egiteko bildu dira

admin, 2020-09-16

EH Bilduko Mertxe Aizpurua kongresuko bozeramailea eta Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea aurrekontuez hitz egiteko bidlu dira. Aizpuruak hiru baldintza jarri dizkio mahai gainean Iglesiasi: lurralde auziari irtenbide demokratikoa ematea, krisialdi ekonomikoari irtenbidea ematea langileak kaltetu gabe eta salbuespenezko espetxe politika amaitzea.

 
Hezkuntza

Sindikatuen lehen zenbaketen arabera, hezkuntza grebaren jarraipena %70ekoa izan da

admin, 2020-09-15

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioei eutsi eta greba eguna izan da gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Sindikatuen arabera %65eko jarraipena izan du hezkuntzako grebak. Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestazioak egin dituzte, eta hezkuntzako langileek ez ezik, ikasle eta guraso talde batzuek ere parte hartu dute.

 
Osasuna

Hilaren 18 eta 25ean protestak egingo dituzte osasun arloko langileek

admin, 2020-09-15

Ostiraletik hasita, Osakidetzako langileek protestak egingo dituzte berriro, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Covid-19a dela eta, azken hilabeotan bizitako muturreko egoera salatu nahi dute.

 
Politika

Emakunde lehendakaritzaren egituratik ateratzeak ez duela ahulduko adierazi du Urkulluk

admin, 2020-09-14

Emakunde Lehendakaritzako egituratik ateratzeko erabakiak ezinegona eragin du eragile feministengan, baita kezka eta harridura ere. Horren aurrean Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakian atzera egiteko eskaera egin zuten. Era horretara, Emakunde lehengora itzuli dadin, Lehendakaritzari berriro atxikituz. Urkulluk, ordea, bere horretan mantentzea erabaki du.