Skip to main content

Greba eguna izan dute Lanbiden 200 langileren kaleratzeak salatzeko

Greba eguna izan dute Lanbiden 200 langileren kaleratzeak salatzeko

200 langileren kaleratzeak salatzeko Bilboko kaleak hartu dituzte lanbideko langileek. Salatu dutenez  Euskal Enplegu Zerbitzuak 200 bitarteko langile kaleratzeko asmoa du geroago horietako 150 inguru aldi baterako programen bitartez ordezkatzeko. Otsaileren 6ko Arloko Mahai bileran eman zuen horren berri Administrazioak. Dokumentu horren bidez  Administrazio publikoan eman behar diren konkurentzia eta aukera berdintasun, publizitate, meritu eta gaitasun baldintzak saihestu nahi dituela salatu dute sindikatuek. Hau dela eta, proposatutako lanpostuen zerrenda bertan behera uzeteko greba burutu dute.


 
bannerra

bannerra