Skip to main content

Info7 irratiaren ibilbidea amaituko da abenduan, neurri handiagoko proiektu bat abiarazteko

Info7 irratiaren ibilbidea amaituko da abenduan, neurri handiagoko proiektu bat abiarazteko

Aztibegia elkarteak Info7 irratia martxan jarri zuenetik hamahiru urtera, egungo irratiko emisioa etengo dute tamaina handiagoko proiektu bati ekiteko. Aztibegiaren sorrerako helburu nagusia FMz emititzeko legaltasun osoa izango zuen Euskal Herri mailako irrati proiektu bat sortzea zen eta horretarako baldintzak lortu dituzte, Hego Euskal Herrian. Hargatik, itxieran baino, proiektu berrian arreta jarri behar dela nabarmendu du Iñaki Altuna Aztibegia elkarteko lehendakari ohiak.

Legez emititu ahal izateko aukera hori borrokatzeaz gain, irrati espazioko aniztasunaren inguruko eztabaida ere sustatu nahi izan du Aztibegiak. Elkarteko egungo lehendakari Eider Olazarren hitzetan, ez da prozesu erraza izan legezko lizentzia lortu artekoa.

Eta zergatik erabaki dute Info7 irratia itxi eta proiektu berri bat abiaraztea? Lizentzia lortzeko prozesuan eragile gehiagorekin elkarlanean aritu delako Aztibegia, eta Info7ko ondareari eutsiko badiote ere, dimentsio handiagoko proiektu bat sustatu nahi dutelako.

Garai berriari hasiera emateko, herrialdez herrialdiko informazio bilkurak egingo dituzte aste datozen bi asteetan. Urriaren 17an Iruñeko Condestable jauregian, 18an Donostian, Egia kultur etxean. Urriaren 24an, Gasteizko Aldabe gizarte etxean eta Bilboko La Bolsan. Bilkura guztiak 19:00etan izango dira. Urte amaierarako aurreikusi dute Info7ren emisioa etetea eta hamahiru urteotan irratiko partaide izandako guztiei egin diete egun horretarako gonbidapena.


 
bannerra

bannerra