Skip to main content

Kuttunena duen generoa baliatu du Iban Zalduak bizitzaz aritzeko

Kuttunena duen generoa baliatu du Iban Zalduak bizitzaz aritzeko

Literaturaren bidez bizitza errealean esaten ez diren gauzak esaten saiatu da Iban Zaldua, 'Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak' ipuin bildumarekin. 32 ipuin eta kontrazalekoa bildu ditu aurkeztu berri duen liburuan. Egunerokoaren barrunbeak bilatzen ahalegindu da fantasiari zirrikitu bat irekita.

Ipuin horien bidez, Zalduak bikoteen arrakaletan arakatu du, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkio, elkarrizketa-bidezko ipuinak sortu ditu, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak zein ironikoak. Xabier Mendiguren Elizegi Elkar argitaletxeko editorearen esanetan, "fikzioaren festa bat" da Zalduaren azken liburua eta trebezia aitortu dio idazleari. Zalduak berak azaldu du errealitateari buelta ematen ahalegindu dela.

Zalduak Ana Malagon idazlearen eta Aitor Arregi zinemagilearen laguntza izan du aurkezpenean. Malagonen ustetan, familietako disfuntzioak oso ondo islatu ditu Zalduak. Arregik, berriz, gatiasun berezia aitortu dio idazleari egoera arruntetan elementu ez hain arruntak sartu eta deserosotasuna eragiteko.


 
bannerra

bannerra