Skip to main content

Motxiladun ume bat gutxiago dagoela ospatu dute, oraindik 104 geratzen direla ahaztu gabe

Motxiladun ume bat gutxiago dagoela ospatu dute, oraindik 104 geratzen direla ahaztu gabe

Izarrekin Sara Etxera plataformaren sorrerako Sara Majarenas eta haren alaba Izar batera eta libre bizitzea izanik, plataformak bere jarduna amaitutzat ematea erabaki du. Apirilaren 9an geratu baitzen aske Majarenas, espetxe zigorra osorik beteta, eta hori ospatzeko, azken ekitaldia egin du Izarrekin Sara Etxerak Intxaurrondon. Plataformaren sustatzaileek gelditzen diren 104 motxiladun ume eta nerabeei babesa eskaintzera bideratuko dituzte indarrak aurrerantzean.


 
bannerra

bannerra