Skip to main content

Babesleak

Lau babesle profil bereizi ditugu Hamaika Fundazioaren bitartez euskarazko ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko aukera gizarte eragile eta norbanakoei eskaintzeko:

  • Babesle estrategikoa
  • Babeslea
  • Laguntzailea
  • Laguna

Babesle Estrategikoa

5 urtetan zehar, urtero 25.000 euroko laguntza eskaintzeko konpromisoa.

Parte hartze honen ondorioz Babesle Estrategikoari ondoko onurak eskaintzen zaizkio:

  • %35eko deskontua Hamaika Telebistan kontratatzen den publizitatean.
  • Hamaika Telebistako webgunean babeslearen esteka izateko aukera.
  • Komunikabide desberdinetan urtean 2 aldiz Hamaika Fundazioak burutuko duen komunikazio kanpainetan logotipoa agertzea.
  • Hamaika Telebistan saio konkretuak babesteko aukera % 25 deskontuarekin izatea.
  • Etorkizunean Fundazioak bere aldizkari edo komunikazio tresna ezberdinak sortzen dituenean, logotipo zein euskarri ezberdinen bitartez presente egotea.
  • Urtean zehar Fundazioak Hamaika Telebistan burutuko dituen 4 iragarki kanpainatan agertzea. Kanpaina bakoitzean 75 Spot emitituko dira.
  • Komenigarri deritzonean Hamaika Fundazioaren logotipoa erabiltzeko aukera.
  • Fundazioko partaide izateak eskaintzen dituen onura fiskalak.

Babeslea

5 urtetan zehar, urtero 6.000 euro edota 3 urtetan zehar, urtero 11.000 euroko laguntza eskaintzeko konpromisoa.

Parte hartze honen ondorioz babesleari ondoko onurak eskaintzen zaizkio:

  • %20eko deskontua Hamaika Telebistan kontratatzen den publizitatean.
  • Hamaika Telebistako webgunean babeslearen esteka izateko aukera.
  • Komunikabide desberdinetan urtean behin Hamaika Fundazioak burutuko duen komunikazio kanpainetan logotipoa agertzea.
  • Etorkizunean Fundazioak bere aldizkari edo komunikazio tresna ezberdinak sortzen dituenean, logotipo zein euskarri ezberdinen bitartez presente egotea.
  • Urtean zehar Fundazioak Hamaika Telebistan burutuko dituen 2 iragarki kanpainatan agertzea. Kanpaina bakoitzean 75 Spot emitituko dira.
  • Komenigarri deritzonean Hamaika Fundazioaren logotipoa erabiltzeko aukera.
  • Fundazioko partaide izateak eskaintzen dituen onura fiskalak.

Laguntzailea

5 urtetan zehar 1.000 € edota 3 urtetan zehar 2.000 € ko laguntza eskaintzeko konpromisoa

Parte hartze honen ondorioz babesleari ondoko onurak eskaintzen zaizkio:

·        % 10eko deskontua Hamaika Telebistan kontratatzen den publizitatean.

·        Komunikabide desberdinetan Fundazioak egiten dituen iragarkietan urtean behin aipamena egin.

  • Etorkizunean Fundazioak bere aldizkari edo komunikazio tresna ezberdinak sortzen dituenean, logotipo zein euskarri ezberdinen bitartez presente egotea.
  • Urtean zehar Fundazioak Hamaika Telebistan burutuko dituen iragarki kanpaina batean agertzea. Kanpainan bakoitzean 75 Spot emitituko dira.
  • Komenigarri deritzonean Hamaika Fundazioaren logotipoa erabiltzeko aukera.
  • Hamaika Telebistaren produkzio zerbitzuak erabiltzerakoan % 20ko deskontua.
  • Fundazioko partaide izateak eskaintzen dituen onura fiskalak.

Laguna

3 urtetan zehar 200 € laguntza eskaintzeko konpromisoa.

Parte hartze honen ondorioz babesleari ondoko onurak eskaintzen zaizkio:

  • % 10eko deskontua Hamaika Telebistan kontratatzen den publizitatean.
  • Webgunean jarriko den lagunen zerrendan agertzea marka korporatiboaren bitartez.