Skip to main content

Nola ikusi Hamaika Telebista

Hiru aukera daude HAMAIKA TELEBISTA etxean ikusteko:

  • LTD, Lurreko Telebista Digitala bitartez
  • EUSKALTELen kablearen bidez
  • INTERNET bidez

LURREKO TELEBISTA DIGITALA

LTDren kanal desberdinak egokitu zaizkio Hamaika Telebistari tokian-tokian:

  • Bilbon: 23 kanala
  • Ezkerraldean: 31 kanala
  • Getxo: 48 kanala
  • Durangaldean: 46 kanala
  • Donostialdean: 23 kanala
  • Oarso-Bidasoan: 29 kanala
  • Gasteizen: 56 kanala
  • Mungian, Debabarrenan eta Laudion laster hedatuko dugu seinalea.

Gainontzeko eskualdetan, Lea-Artibai eta Busturialdea, Debagoiena, Goierri, Tolosaldea, eta Urola Kostan, Hamaikaren bazkide diren euskarazko toki telebisten bitartez ikus ditzakezu ere Hamaika Telebistaren edukiak. Izan ere, Hamaika sarea, euskarazko toki telebisten sarea, osatzen dute Oizmendi Telebista, Goiena Telebista, Goierri Telebista, 28 Kanala, eta Erlo Telebista Hamaika Telebistarekin batera.

Sintonizatu:

  • Zure telebistaren sintonizazioa berritu ondoren HAMAIKA TELEBISTA aurkitzen ez baduzu, froga ea zure eskualdeko gainontzeko toki telebistak ikus ditzakezun.
  • Ezin baduzu tokiko telebistarik ikusi, esan etxeko administratzaileari LTD bidez tokiko telebistak ikusi ahal izateko anplifikadore bat jarri beharko baituzue etxeko antenan.
  • Zure eskualdeko gainontzeko toki telebistak ikusteko aukera baduzu baina ez Hamaika Telebista, jarri gurekin harremanetan idazkaritza@hamaika.tv helbidera idatziz.

EUSKALTELEN BITARTEZ

Bi modu, halaber, Euskaltelen kablearen bitartez Hamaika Telebista ikusteko:

  1. Bizkaian, Euskalteleko bezero orok du Hamaika Telebista ikusteko aukera: Euskalteleko zuntz optikoa daukaten Bizkaiko etxebizitza guztietan dago Hamaika Telebista ikusteko aukera (deskodetzailea izan ala ez) 11 kanalean.
  2. Lea Artibai, Busturialdea, eta Gipuzkoa zein Araban beharrezkoa da Euskaltelen deskodetzailea Hamaika Telebista ikusteko, eta 911. kanalean aurkitu ahal izango gaituzu kasu honetan.

INTERNET BIDEZ

Bazter guztietara iristeko modua egiten du Hamaika Telebistak bere webguneetatik zuzeneko emisioa mundu zabalera hedatuz.