Skip to main content

Albisteak

Joseba Asironek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa

2017-04-12

Iruñeko Udaleko ordezkariek ere eraman zuten Korrikaren lekukoa, Joseba Asiron buru. Gertaera historikoa izan zen, Iruñeko alkate batek Korrikaren lekukoa eramaten duen lehen aldia izan baitzen.

Ainhoa Aznarezek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Iruñean

2017-04-12

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Nafarroako hiriburuko kaleetan.

Araba Euskaraz-eko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur

2017-04-11

Ekainaren 18an Bastidan ospatuko da aurtengo Araba Euskaraz. Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba eta Hesianeko Zuriñe Hidalgo arduratu dira abestiari ahotsa jartzeaz. Hitzak, berriz, Orlando Arreitunandia bertsolariarenak dira. Bideoklipean Bastidako ikastolako haurrek eta gurasoek ere parte hartu dute.

Iñaki Soto: "bihar Baionan Irudikatuko denak datozen belaunaldien eta herri oso baten norabidea markatuko du"

2017-04-07

ETAren armagabetzea. Analisia, Iñaki Soto, Gara egunkariko zuzendariak.

"bihar Baionan Irudikatuko denak datozen belaunaldien eta herri oso baten norabidea markatuko du"

Gorka Urbizu -Berrri Txarrak- Korrika 20 lekukoa hartuta.

2017-04-04

Goizean, Lekunberrira bidean, Madozen, hartu du lekukoa Gorka Urbizuk.
Aupa Berri Txarrak!!!

Gorriti: "Eraman gaitzak -Korrika- hazten ari den euskararen oihanera!"

2017-04-04

Korrika 20 Juan Gorritiren etxe atarira heldu da goizaldean. Artista nafarrak, lekukoaren egileak, olerkia eskaini dio Korrikari:

"Behar batetik hazi bat sortu. Handik zuhaitza atera. Araizko gure lekuko haiz hi, gure lurraren hizkeran, hainbat urtetan korri eta korri, berriz heldu haiz etxera. Baina hi ez haiz gelditzekoa eta segi zak aurrera, eraman gaitzak, hazten ari den, oihanaren, euskararen oihanera!"

Infinituaren urdinean dagoen Remigio Mendibururi maitasunez, ni, hemen, Juan Gorriti.

 
bannerra

bannerra