Skip to main content

Erreportajeak

Gastronomia eta eskulangintza azoka ospatu zen Loiun igandean

2016-10-19

Loiuko 24. gastronomia eta eskulangintza azoka ospatu zuten pasa den igandean. Bertako produktuak, animaliak, herri-kirolak... denetarik ikusteko aukera izan genuen. Loiuko bendejerei omenaldia egin zien udalak, hauen lana balorean jartzeko.

Bilboko udalak euskaldunberrien esfortzuak eta ekarpenak aitortu eta eskertu ditu

2015-12-03

Euskaldunberrien esfortzuak eta ekarpenak "aitortu, baloratu eta eskertu" nahi izan ditu Bilboko Udalak Euskararen Egunaren atarian. Hori dela eta, Patxo Telleria aktore eta zuzendariak eta Mikel Martinez aktoreak Udalaren aipamen berezia jaso dute "eszenatokian euskara sustatzen" urteetan egindako lanagatik. "Euskaldunberri guztien izenean" onartu dute saria.

Expocosmetica azoka bigarren urtez BECen

2015-11-26

Argi dago guztioi gustatzen zaigula gure burua zaintzea eta ispilu aurrean dotore ikustea. Lan apur bat eskatzen du horrek baina ziur gaude  Expocosmetica azokan lagungarriak izango zaizkizuen hainbat produktu eta adituren gomendio topatuko dituzuela. Bigarren edizioa azaroaren 28tik 30era izango da. Bertan, 100 erakusle baino gehiago bilduko dira eta anitza izango da baita ere hitzaldi, jardunaldi tekniko eta lehiaketen programazioa.
 

Euskarazko komunikazioari saria

2015-02-03

Urtarrilaren 28an Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egindako ekitaldian banatu ziren euskarazko komunikazioaren Argia sariak. Sei sari banatu zituzten. Internet saria Ipar Euskal Herriko iazko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten hedabideek jaso zuten. Prentsa saria Entzun! aldizkariak eskuratu zuen, eta Irratia saria Arrosa sareko Zebrabidea saioak. Sustapen Ekintza saria Gure Esku Dago eskumenak jaso zuen, eta Ikusentzunezko saria, berriz, Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioak.

Titiritero espiritua omendu du Gaitzerdik bere 25. urteurrenean

2014-04-03

Gaitzerdi antzerki taldeak 25 urte bete ditu. Urteotan asko aldatu da taldea baina sorreratik helburu argia izan du, ikusleekin harreman berezia eta intimoa sortzea. 25.urteurrena ospatzeko beharrezko gauza guztiak kamioi batean sartu eta hau Bilboko Areatzan aparkatu dute. "Truck Theatre" izeneko kamioiaren barruan era guztietako lanak ikusteko aukera izan dute ikusleek. Antzerkiaren nazioarteko egunean Gaitzerdi taldekoekin izan ginan.
 

 
bannerra

bannerra