Skip to main content

Bereziak

Eskoziaren Ordua | Erreferendumaren emaitzak aztertu ditugu

2014-09-19

Eskoziak ezezkoaren alde egin du erreferendumean. Ez du independiente izan nahi. Azken hilabeteetan eta irailaren 18ko egun seinalatuan gertaturikoa aztertu dugu solasaldi baten bidez. Gurekin izan dira Jule Goikoetxea (EHU), Anjel Oiarbide (Gure Esku Dago) eta Asier Etxenike (Aztiker). Telefono bidez ere, bat egin dugu Eskoziarekin. Bertan izan ditugu zain Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria eta Igor Calzada irakaslea.

Diada. Ara és l'hora

2014-09-12

Irailaren 11 egun seinalatua izan da Katalunian, hirugarren urtez jarraian. Diada egunak arrakasta itzela izan du, eta Bartzelonako V erraldoia historikoa izan da. Egunaren jarraipen berezia osatu genuen Hamaika Telebistan, zuzenean. Hainbat adituren laguntza izan genuen mahai inguruan: Jule Goikoetxea, Zelai Nikolas, Iñaki Zarraoa eta Joseba Sobrino. TV3 katearen zuzeneko irudiak ere eskaintzeko aukera izan genuen.

Donostia 2016: egitasmoen bilduma

2014-07-28

Urte seinalatua izaten ari da Donostia 2016 hiriburutzarentzat. Ekimen asko antolatu dituzte, eta beste hainbat dira datozenak. Programa berezi honetan, Olatu Talka, Ziklobia, San Juan baleontziaren berreraikitzea eta bulegoaren inaugurazioa jaso ditugu. Egitasmo guztiek harrera bikaina izan zuten. Baita, "Oreka" abesti ofizialak ere.

Manu Chao-k Euskal Herria abordatu zuen

2014-07-11

'Edozer Dugu Posible' eguna antolatu zuten Donostiako Piratek, eta jendetza bildu zuten Zurriola inguruan egun osoan zehar. Hala ere, jende gehien bildu zuena Manu Chao-ren kontzertua izan zen, antolatzaileen esanetan 55.000 herritar izan ziren bertan.

Olinpik News | Bosgarren atala

2014-07-03

Hernaniko Olinpiada herrikoien inguruko saioren bosgarren atala osorik ikusi ahal duzue.

Hasi dira San Pedroak Lasarte-Orian

2014-06-27

Ekaina amaitzearekin batera iritsi dira San Pedro Jaiak. Lasarte-Orian txupin bikoitza egin dute. Goizean txikienek parte hartu dute eta arratsaldean herri guztia batu da plazan Sorgin Dantza egin ostean. Aurten Texas Futbol Taldea eta Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola izan dira omenduak.

 
bannerra

bannerra