Skip to main content

Bereziak

Araba Euskaraz | Mugan bizi bizi

2014-06-16

Lapuebla Labarkan ospatu da Araba Euskaraz festa. "Mugan Bizi, Bizi" lelopean, giro ederra izan dute lagun Arabako Errioxara hurbildu direnek. Aisirako ez dira proposamenak falta izan. Assa ikastola antolatzaileak egitarau polita prestatu zuen, eta horrela erantzun zuen jendeak. Giro hori bere horretan jaso nahi izan dugu.

Sare herri mugimenduaren aurkezpena

2014-06-15

Preso, iheslari eta errefuxiatuen giza eskubideen defentsan lan egingo duen herritar sarea aurkeztu dute gaur. Sare izena jarri diote eta elkarlanean konfrontazioaren atea itxi eta itxaropenaren atea zabaltzea dute helburu.

Araba Euskaraz | Assa ikastolako ikasle ohiak

2014-06-15

Assa ikastolako ikasle ohiekin ikastolako lehen urteak ezagutu ditugu.

Araba Euskaraz | Ikastolen arteko erronka

2014-06-15

Arabako ikastoletako gazteak euren artean lehian ibili dira. Aurten lehen aldiz Erronka lehiaketa jarri dute abian.

Araba Euskaraz | Assa ikastolako ikasleak

2014-06-15

Assa ikastolako ikasleak izan dira Lapuebla Labarkan egin den Araba Euskaraz festako protagonistak.

Baiona | Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea

2014-06-14

Ekainaren 14a gorriz zuten seinalatua Ipar Euskal Herrian. Euskal preso, iheslari eta deportatuen alde hitzordua finkatu zuten Baionan, eta horrela bete dute. "Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea" leloarekin bat eginez, kolore hainbateko eragile politiko eta sozialek parte hartu dute Lapurdiko hiriburuan egin den martxa jendetsuan. Milaka pertsona aldarri beraren baitan. Baionako irudiak jasotzearekin batera, eragile politiko zein sindikalen iritzia jaso dugu. Baita iheslariena.

 
bannerra

bannerra