Skip to main content

Bereziak

Aldarrikapenez bete du Araba Euskaraz jaialdiak Argantzun

2018-06-19

Irrikitan lemapean ospatu dute aurtengo Araba Euskaraz jaialdiaren edizioa Argantzunen. Trebiñuko konterrian kokaturiko Argantzun Ikastolak bere berezitasun eta zailtasunak plazaratzeko baliatu du opsakizuna eta aldarrikapenez beteriko eguna bilakatu da.

Inoiz Nafarroan egindako manifestaziorik handiena Altsasuko gazteen alde

2018-06-16
90.000 lagun inguruk bat egin dute Altsasuko gazteen gurasoen deialdiarekin. Epaia salatu eta justizia eskatu dute.
#11MUNDIALA - Zaire-ren abentura motza

2018-06-15
Oraingoan Beñat Zarrabeitia Afrikara begira jarri da. Gaur Egiptok eta Marokok egingo dute debuta Munduko Kopan eta gure gaurko pilula Zaïre-ren partehartzearen ingurukoa da, 1974ko txapelketan.
#11MUNDIALA - Sobietar Batasuna munduaren aurka

2018-06-14
Aurten futboleko Munduko txapelketa Errusian ospatuko da. Horren harira, Beñat Zarrabeitiak beste ikuspegi bat emango dio txapelketa honi. Gaurkoan, 80ko hamarkadara goaz, SESB-ri bere azken mundialetan gertatutakoa dakarkigu eta.
Dena prest Errusiako munduko txapelketa hasteko

2018-06-11

Kirol alorrean lau urtero behin mundu osoko zaleen arreta berenganatzen duen ekimena hastear da: Munduko futbol txapelketa. Hamaika Telebistan, Errusian jokatuko den lehiaketaren nondik norakoak aztertu ditugu. Horretarako, Beñat Zarrabeitiak, Rayco Sanchez "Opio Errebeldea" blogari eta idazlearekin elkartu da. Faboritoak, jokalariak, debutariak, bitxikeriak eta historia aintzat hartu dituzte.

Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatu da Lekeition

2018-06-04

Euskal Eskola Publikoaren jaiak bere 27. edizioa ospatu du Lekeition, "zapran gagoz" lelopean. Guztiontzako eskola euskalduna, kalitatezkoa eta inkusiboa aldarrikatu dute adin guztietako milaka pertsonak bildu dituen jaian. 

 
bannerra

bannerra