Skip to main content

Spotak

Etorkizun Beltza taldearen emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-17

Azaroaren 21ean, Etorkizun Beltza taldearen zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Arratzuko heavy metal bandak bere maketako zein grabatzen ari diren lehen diskoko abestiak joko ditu.

Parte hartu Eroski Bidaiak-en lehiaketan!

2014-11-16

Zoaz Kanariar Irletara Eroski Bidaiak agentziaren bidez! Parte hartu Hamaikakoa futbol saioaren lehiaketan. Oso erraza da. Athletic, Reala eta Eibar euskal taldeen emaitzen kiniela asmatu beharko duzu. Argibide guztiak dituzue bideoan!

Kasernarat taldearen emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-12

Azaroaren 14ean, Kasernarat bandaren zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Irun eta Orereta bitarteko hirukoak bere folkabilly berezia eskainiko du.

Harri Block: Euskal Herriko Boulder txapelketa eta festa!

2014-11-08

Azaroaren 8an da hitzordua. Bilboko Etxebarrieta plazan egingo da Harri Block Euskal Herriko Boulder txapelketa. Baina ez da lehiara mugatuko, festarako tartea ere egongo da. Etorri lehiaketa ikusi eta festaz gozatzera. Informazio gehiago: www.euskadikotxapelketa.nongrabity.com

Aguxtin Alkhat eta bandaren emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-04

Azaroaren 7an, Aguxtin Alkhat eta bandaren zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Bigarren denboraldiko bigarren kontzertua izango da. Ipar Euskal Herriko musikariak bere pop/folk rock doinuak eskainiko ditu.

Euskarazko Hedabideak EZBAIAN!

2014-10-29

Eusko Jaurlaritzak iragarritakoaren arabera, 4.875.000 euro banatuko ditu euskarazko hedabideen artean. Diru-laguntza horren %75a, paperezko komunikabideek jasoko dute. %10a baino ez tokiko telebistek. Interneteko hedabideek %10a jasoko dute eta euskarazko irratiek %5a. Telebisten multzoan, Hamaika Bilbo eta Hamaika Donostia telebistek %20ko jaitsiera izango dute. Guztira, 40.000 euro gutxiago. Zergatik?

 
bannerra

bannerra