Iñigo Martinez zerrenda luze baten azkena bilakatu da. Aurretik, hainbat izan dira Realean zein Athletic-en aritu direnak, baita bi taldeetako aulkian eseri diren entrenatzaileak.
Besteak beste, Loren, Joseba Etxeberria, Lutxo Iturrino, Maite Lizaso, Irene Paredes, Andoni Imaz, Xabi Castillo, Izaskun Leoz, Naiara Beristain, David Villabona, Manu Lareo, Bixente Biurrun, Ainhoa Vicente Moraza edo Iban Zubiaurre. Entrenatzaileei dagokionez, badira ere bi aulkitxoetan eserik direnak, Clemente, Irureta, Artigas edo Iriondo bezala.