Skip to main content

Hamaikakoa (HMK)

Aukerarik gabe

2015-05-12

Bartzelona 2-0 Reala. Realak partida txukuna egin du Camp Noun, baina Bartzelonak aise irabazi dio. Atsedenaldira hutsean iristea lortu zuten txuri-urdinek; bigarren zatian, ordea, azkar bideratu zuen norgehiagoka talde kataluniarrak.

Urrezko bi puntu galdu ditu Athleticek luzapenean

2015-05-12

Athletic 1-1 Deportivo. Athleticek partidaren ondarrean jaso zuen berdinketaren gola, eta bi puntu galtzearekin batera sailkapeneko zazpigarren postua kendu dio Malagak.

Eibar jaitsiera postuetan sartu da

2015-05-12

Eibar 0-2 Espanyol. Eibarrek beste porrot bat jaso du eta denboraldian lehenengo aldiz jaitsiera postuetan sartu da. Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, egoera asko okertu zaio talde armaginari.

Realak erraz menperatu du Levante

2015-05-05

Reala 3-0 Levante. Txuri-urdinek jarraipena eman diete San Mameseko sentsazio onei, eta aise hartu dute menpean Levante. Finnbogason, Markel eta Velaren golek merezitako garaipena eman diote Moyesen taldeari.

Eibarrek hiru final izango ditu mailari eusteko

2015-05-05

Valentzia 3-1 Eibar. Armaginek ez zuten aukerarik izan Mestallan, eta jaitsiera postuetatik puntu bakarrera daude orain. Ligako azken hiru norgehiagokatan erabakiko da auzia.

Euskal derbiaz luze eta zabal aritu gara (bigarren zatia)

2014-12-16

Real Sociedad 1 - Athletic 1. Asteburuko euskal derbiaren analisia egitearekin batera, bi taldeetako entrenatzaile eta jokalarien adierazpenak jaso ditugu.

 
bannerra

bannerra