Skip to main content

Gurean Gaur

Garbiñe Aranburu: "Herritarren beharrak eta bizitzak bermatzeko neurriak hartu behar dira"

2020-10-27
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Aranburuk nabarmendu du hartu dituzten neurriak ez direla "nahikoak" izan pandemiaren zabalkundeari mugak jartzeko: "Erantzukizun indibidualera eraman nahi dute afera, baina herritarren beharrak eta bizitzak bermatzeko neurriak hartu behar dira".
PSOEk eta Unidas Podemosek alokairuaren erregulazioa hiru hilabetetan onartzea erabaki dute

2020-10-27
Aurrekontu proiektua onartzeko akordioa lortu dute PSOEk eta Unidas Podemosek. Izan ere, Espainiako Gobernua sostengatzen duten bi alderdiek bart lortu dute akordioa, Ministroen Kontseiluak Estatuko aurrekontu orokorraren aurreproiektua onartu bezperan.
Azkeneko bi hilatebeetan ospitaleratzeak laukoiztu egin dira Nafarroan

2020-10-27
Gaixo berri gehien pilatzen dituen oinarrizko osasun eremua Tuterako Ekialdea da 30 positiborekin eta Iruñerrian, Errotxapeakoa da, 28 kutsatu zenbaturik azkeneko 24 orduetan.
Konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko mosaikoa egin dute Donostian

2020-10-26
Konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko mosaiko bat eratu zuten asteburuan 600 bat lagunek Donostiako Kontxa Hondartzan. Euskal presoentzako irtenbide bat ekarriko duen espetxe politika aldatzeko eskatu zuten eta babes zabala izan zuen mobilizazioak, ekitaldia babestu baitzuten EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, eta bertan izan ziren ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuetako kideak ere.
Miren Larrion: "Zenbait galderen erantzunak behar dira, eta erantzun falta sumatzen dugu"

2020-10-26
Miren Larrion Gasteizko Udaleko EH Bilduko zinegotzia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Larrionek pandemiari aurre egiteko neurriak "berandu" hartu direla salatu du, eta zenbait galderen erantzunak "falta" direla nabarmendu du.
Atzo baino berrehun kasu gutxiago (500) arakatu dituzte egindako 3.167 PCR eta Antigeno proben ostean Nafarroan

2020-10-26
Madrilgo gobernuak ezarritako irizpideen arabera alerta maila gorenean dago Nafarroa, laugarrenean ala muturreko mailan.
 
bannerra

bannerra