Skip to main content

Gurean Gaur

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.178 koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan

2020-11-09
EAEn ostatuak itxita dauden lehen astelehena da gaurkoa. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan gertatu bezala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere itxiak dituzte ostatuak, herenegunetik. Testuinguru honetan, azken 24 orduetan, 1.178 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, 12.037 test diagnostiko egin ostean. Astebururo gertatu ohi den bezala, behera egin du kopuruak, bezperan baino 67 positibo gutxiago baieztatu baitituzte, eta ostiralean baino 266 gutxiago. Positibo tasak, ordea, ez du hainbesteko aldaketarik izan: %9,8 izan da, bezperan baino puntu erdi txikiagoa.
Euskal Herriko hiru ikerlarik 9,3 milioi euro jasoko dituzte unibertsoaren jatorria ikertzeko

2020-11-09
Europako Batzordearen Ikerketa Kontseiluak bikaintasunezko oinarrizko zientzia sustatzeko laguntzak ematen dizkie ezagutzaren esparruan ikertzen jarraitu nahi duten ikertzailerik onenei, eta, laguntza horien artean, ERC Synergy izenekoak dira lehiakorrenak. Bada, Euskal Herriko hiru ikertzailek lehen aldiz lortu dute laguntza horiek erdiestea unibertsoaren jatorria ikertzeko. Hiru zientzialariak honako hauek dira: Juan Jose Gomez Cadenas, Fernando Cossio eta Roxanne Guenette.
Xabi Solano trikitilariaren metodo didaktikoaren hirugarren atala argitaratu dute 5GORAk eta Elkarrek

2020-11-09
Herrikoi kutsuko 8 doinuk eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturek osatzen dute liburua, beraz, 21 kantu jotzeko jarraibideak biltzen ditu argitalpenak. Kantuez berez gain, Solanok trilogian proposatzen dituen ikasteko bi metodoen nondik norakoak azaltzen ditu liburuak ere. “Solano anaiarrebak: Zaharrak berri” diskoak laguntzen du liburua. Bilduma horretan herrikoi kutsuko zortzi kantu horiek elkartu ditu Xabi Solanok bere arreba Kristinarekin batera grabatutakoak.
Nekane Balluerka: "Etxealdian, Euskal Herriko Unibertsitateak 5500 inpaktu mediatiko sortu zituen"

2020-11-09
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EHUko errektore Nekane Balluerka izan dugu gurekin. Kargua uzteko aste gutxi falta zaizkionean, Hamaika Telebistan agintaldiaren balantzea egiteaz gain, aurrera begirakoak marraztu ditu.
Nekane Balluerka: "Itxialdi garaian, gure ikertzaileek 5.500 inpaktu baino gehiago izan zituzten"

2020-11-09
Nekane Balluerka EHUko errektorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Lau urte hauetako ibilbidearen balorazio "positiboa" egin du. Itxialdi garaia oso garai gogorrak izan direla adierazi du, baina Euskal Herriko Unibertsitateko komunitate guztiak egindako lana azpimarratu du: zerbitzuetako langileak, garbitzaileak, irakasleak, edota langileak.
Asteburuan test gutxiago eginik ere, positibotasun-tasa 2 puntutan kokatu da %10aren azpitik

2020-11-09
Osotara 2.231 PCR eta antígeno test egin dituzte igandean Osasunbidean eta COVID19agatik 183 kutsatu atzeman dituzte, ehuneko 8,2ko gaixo tasarekin.
 
bannerra

bannerra