Skip to main content

Gurean Gaur

Miren Echeveste: "Podemos kaltetzeko beste saiakera bat da, Iglesias errugabea da"

2020-10-08
Gurean Gaur albistegiaren baitan, elkarrizketaren tartean, Elkarrekin Podemos-eko Miren Echeveste izan dugu gurean. Solasaldian zehar, besteak beste, Pablo Iglesiasen egoera, aurrekontuen negoziaketak edo Europako funtsak hizpide izan ditugu.
Urriaren 5etik abian da Bilboko Zinemakumeak gara jaialdia

2020-10-08
Emakumeek sortutako zinemaren zikloak 25 urte ospatu ditu aurten eta bere ibilbidea gogorarazteko baliatu dute. Urriaren 14an emango diote amaiera 25 urteko historia biltzen duen dokumentalaren eta hitzaldiaren bitartez.
Greziako justiziak antolakuntza kriminaltzat jo du Egunsenti Urrekara alderdi neonazia

2020-10-08
2013an alderdiko kide batek hildako Pavlos Fyssas musikari antifaxista hil ondoren ekin zitzaion epaiketari. Alderdiak azken hamarkadan izan duen ibilbidea erreapasatu nahi izan dugu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko bilerak ez ditu langileen ordezkariak asetu

2020-10-08
Orotara 1300 irakasleren kontratazioak iragarri dituzte Hego Euskal Herriko gobernuek. Eusko Jaurlaritzak 669 irakasle kontratatuko dituela helarazi zien sindikatuei, Nafarroak, beste 596 kontratatuko ditu. EAEko hezkuntzako sindikatuek ez-nahikotzat jo dute proposamena eta aldebakarrez neurriak hartzea leporatu diote sailari. Hala ere, mahai sektoriala osatzeko akordioa erdietsi zuten bi aldeek atzoko bileran.
Euste neurrien eraginkortasuna ikusita, astebete luzatu dituzte Nafarroa osoan

2020-10-08
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez LAB sindikatuak salatu du Urdulizeko ospitalean erizaintzako praktiketako ikasleak baliatu dituztela PCRak egiteko, hauek aurretiaz inongo formakuntza berezirik jaso gabe.
Iruñeko Udalak Amaia kaleko trafiko arazoak aztertuko ditu

2020-10-08
Udal gehiengoak Navarra Sumari eskatu dio Amaya kalean autobusa lehenestea garraio publikoaren zerbitzuko denbora atzerapenak ekiditeko. Udan hiriko arteria nagusienetako bat den kaleko egitura aldatu zuen Fermin Alonso zinegotziaren sailak eta EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNk eskatu diote aurreko legealdian proiektatutako Labriteko korridore jasangarriaren proiektuak agindutakoari eusteko.
 
bannerra

bannerra