Skip to main content

Gurean Gaur

COVID19ak kutsatutakoen beheranzko joerak darrai Nafarroan

2020-11-06
Azkeneko 24 orduetan 345 kasu berri zenbatu dituzte eta astelehenetik ostiralerako bataz bestekoa 380 gaixoen ingurukoa da.
Atzeratu egin dute Dock of the bay jaialdiaren 14. edizioa

2020-11-06
Urtarrilaren 11tik 16ra bitartean ospatu behar zuten Dock of the bay-ren 14 edizioa baina Jaurlaritzak hartutako azken neurriek eta, orokorrean, koronabirusaren bigarren olatuak ekarritako egoera ikusita, ekainera arte atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Hain zuzen, ekainaren 7an ezarri dute data berria.
Igorreko lantegia itxi nahi du Kelvion enpresak

2020-11-06
Siemens Gamesak jakinarazi du Nafarroako Gobernuarekin negoziatzen ari dela Agoizko lantegiko jarduerari berrekiteko. Kontseilari ordezkariak aditzera eman duenez, ez litzateke izango orain arte bezala haize erroten palak ekoizteko, produktu berrietarako baizik. Bestaldetik, Kelvion Thermal Solutions enpresak jakinarazi dio enpresa batzordeari Igorreko lantegia itxi nahi duela, eta kalean utziko dituela han aritzen diren 73 langileak.
Urkulluk arratsaldean zehaztuko ditu pandemiari aurre egiteko neurri berriak

2020-11-05
Ostegun goizean Bingen Zupiria Lakuako bozeramaileak aurreratu duenez, arratsaldean bilduko den LABIko aholku-batzordeak Nafarroako bidea hartuko du birusaren aurrean (harremanak murriztea), berearekin motz geratu ostean (mugikortasuna murriztea). Ostalaritza eta bizikidetza-eremutik kanpoko bilerak, jomugan.
Arnaldo Otegi: ""Euskaldunok Estaturik gabe, zailagoa dugu gure herritarrak babesteko neurriak hartzea"

2020-11-05
Gurean Gaur albistegiaren baitan, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Izurriaren ondorioak, ezker independentistaren erronkak eta presoen auzia hizpide.
Arnaldo Otegi: "Neurri murriztaileek ezin dute bakarrik etorri"

2020-11-05
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Agintari politikoek pandemia hau kudeatzeko hartu dituzte neurriak kritikatu dituzte, eta adierazi du "berandu" hartu direla neurriak. Deseskalada egiteko neurriak, berriz, "oso azkar" hartu direla salatu du, eta horrek "egoera larri" hau eragin duela.
 
bannerra

bannerra