Skip to main content

Gurean Gaur

Hitzak hots bilakatu dituzte Antton Valverde eta Anjel Lertxundik

2020-11-03
Halaxe du izena musikariak eta idazleak elkarrekin sortutako azken lanak, "Hitzak hots". Galdera batetik abiatu zuten prozesua: Zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan? Jule Goikoetxea, Itxaro Borda, Tere Irastorza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia idazleen lanen artean zortzi aukeratu ditu Valverdek kantu bilakatzeko.
Amalur Alvarez: "XXI. mendeko erronkei aurre egiteko tresnak behar ditugu"

2020-11-03
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Gure Esku Dagoko bozeramaile Amalur Álvarezekin hitz egiteko aukera izan dugu. Besteak beste, erreferendumaren alde, Hamaika Gara ekimenak abian jarritako sinadura bilketa, "Altxa" ekitaldiaz eta erabakitzeko eskubidearen alde euskal jendartean dauden pultsioetaz.
Covid 19ak eragindako egoerak hainbat lan gatazka piztu ditu Euskal Herrian

2020-11-03
Greba eguna izango da azaroaren 5a Gipuzkoan Osakidetzan lan egiten duten langileentzat. “Sakoneko eta egiturazko arazoetarako konponbidea” eskatzeko abiatu dute protestaldia. Osakidetzakoak, baina, ez dira haserre dauden behargin bakarrak. Izan ere, hainbat eta hainbat langile greba eta protesta ezberdinetan murgilduta daude Euskal Herrian.
431 koronabirus kasu zenbatu dituzte Nafarroan, baina positibotasun tasa %11,6koa da

2020-11-03
Nafarroako Gobernuak Txibite presidenteak sinatutako Foru Dekretuaren eta Santos Indurain kontseilariak sinatutako Foru Aginduaren bidez orain arte indarrean dauden neurriak luzatzeko erabakia berretsi du.
Koronabirus kasu berriek milatik gora izaten jarraitzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2020-11-03
1.120 positibo berri atzeman dituzte, 11.886 test diagnostiko egin ondoren. Lurraldeka aztertuz, Araban 113 kutsatu berri detektatu dituzte, Bizkaian 506 eta Gipuzkoan 490. Ospitaleratzeen kopuruak gora egiten jarraitzen du eta ospitaleak betetzen hasiak dira. Azken 24 orduetan, koronabirusaren ondorioz 73 pertsona ospitalizatu dira eta Covid-19a duten 106 pertsona ZIUn daude. Hiru astean bikoiztu egin da unitate horietako gaixoen kopurua.
Amalur Alvarez, Gure Esku: "Alderdi politikoek eta instituzioek erabakitzeko borondatea arautu eta adostu behar dute"

2020-11-03
Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Alvarezek adierazi du "oso pozik" daudela 'Altxa!' ekimenarekin: "Demostratu nahi genuen lanean jarraitzen dugula, eta herri honen gehiengo sozialak erabaki egin nahi duela, eta bide horri ekiteko prest gaude".
 
bannerra

bannerra