Skip to main content

Gurean Gaur

EH Bilduk bere "alderdiaren fidagarritasuna" defendatu du eta EAJren eta Urkulluren "sinesgarritasun faltarekin" alderatu du

2020-07-02
Iñigo Urkulluk, bere aldetik, hitz eman du "irmoki" lan egingo duela "Euskadi" krisi ekonomikotik ateratzeko. Miren Gorrotxategi alderdi morearen hautagaiak “gehiengo progresista” bat eratzea du xede ezkerreko alderdien artean. Kursaalean azpimarratu du "aukera historikoa" dagoela gobernu "aurrerakoi eta feminista" bat eratzeko. PSE-EEk bermatu nahi du hurrengo Eusko Jaurlaritzak "ezkerreko politikak egin eta osasungintzarako eta susperraldi ekonomikorako konponbideak" ematen dituela, "atzean inor gera ez dadin". Azkenik, Equo Berdeakeko lehendakarigai Joserra Becerrak itxaropena du "Frantzia zeharkatzen ari den olatu berdea" uztailaren 12an Euskadira iristeko.
Epailearen kontrolpean aske utzi du Parisek Josu Urrutikoetxea

2020-07-02
Pariseko Apelazio Gorteko instrukzio aretoak Josu Urrutikoetxea euskal presoa epailearen kontrolpean aske uztea erabaki du, eta kartzelatik kanpo itxaron ahal izango du, egiteke dauden prozesuak egin arte. Gainera, 2006ko Barajasko atentatuaren harira, "Gizateriaren aurkako krimenengatik" egindako entrega errefusatu du aretoak.
Deslokalizazioak ekiditeko lege bat proposatu du EH Bilduk

2020-07-01
EAEko hauteskundeen inguruan ekitaldiak egin dituzte hautagaiek. EH Bilduren iritziz industriak berebiziko garrantzia izan behar du euskal ekonomian.
Amerikako Estatu Batuek Remdesivir botikaren stock guztia bereganatu dute

2020-07-01
Gauzak horrela, hurrengo hiru hilabetetan, beste herri guztiek ezin izango dute koronabirusaren aurka baliagarria izatea erakutsi duen botika eskuratu.
Iñigo Martínez: "Gure proposamena oso argia da, azalpenak eman behar dituztenak EH Bildu eta PSE dira"

2020-07-01
Uztailaren 12ko hauteskundeen atarian, alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin izandako elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, Elkarrekin Podemos-IU Ezker Anitza koalizioko Arabako zerrendakide Iñigo Martinezekin solastu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Ezkerreko gobernuaren aldeko hautua berriro ere azpimarratzearekin batera, zerbitzu publikoen indartzea, zaintza eta hezkuntzaren inguruko herri itunak edo ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzea dira koalizioaren ardatzetako batzuk. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
Txinako Segurtasun Legearen aurkako protestan 180 manifestari atxilotu dituzte gutxienez

2020-07-01
Arrapaladan eta aho batez onartu zuen atzo Txinako Parlamentuak Hong Kongerako Segurtasun Legea. Pekinek britainiarren menpe egondako kolonia berreskuratu zuen egunaren 23. urteurrenean, gaur bertan, sartuko da indarrean.
 
bannerra

bannerra