Skip to main content

Sakelakotik

Sakelakotik | Lazkaoko Ladislao

2014-06-04

Ladislao musika taldearekin egin dugu hitzordua. Ez datoz Uruguaitik nahiz eta izen horrek bertara eramaten gaituen. Ordea, Lazkaokoak dira. Duela bi urte hasi ziren lokalean bertsio batzuk jotzen eta beraien abestiak sortu eta gero osatu dute "Pantailak" lehen diskoa Bonberea Ekintzak zigiluaren babesarekin. Punk rock musika jorratzen dute, hardcorea albo batera utzi gabe. Bilbora egindako bisita probestu dugu.

Sakelakotik | Hiri asko bere baitan

2014-05-21

“Hiri asko bere baitan” proiektua ezagutu dugu. Bilbo hiriak, beste hiri asko ditu bere baitan, ezkutuan. Ziurrenik ez ditugu ikusten, sumatzen, baina bertan daude. Eraikinen atzealdeko patioetan, arropa zintzilikatzen eta pareko pisuko bizilaguna zelatatzen dugu leihoetatik ikus daitezke. Horiek bilatzeko asmoz, Unai Villena Camarero, Asier Olabarrieta Herran eta Aitor Gorme Arribillagak sustatu dute egitasmoa. Literatura, argazkigintza eta musika uztartu dituzte beste Bilbo hori ezagutarazteko.

Sakelakotik | Saharari kantari

2014-05-08

Basarmotuko basamortuan bizi da Saharako herria. Beraien lurretatik at, urrun, ...

Sakelakotik | Fisahara Zinema jaialdia

2014-05-07

Hamaika urte dira Fisahara Nazioarteko Zinema jaialdia ospatzen hasi zirelako, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan. Alfonbra gorririk gabeko jaialdia bisitatu dugu, telefono mugikorra eskuan.

Sakelakotik | Azokak

2014-03-19

Azokak, merkatuak edo plazak aspalditik dabiltza indarrean gurean. Jendea biltzeko eta salerosketan jarduteko lekuak dira. Klasikoak dira batzuk eta askoz modernoagoak beste batzuk, egun batekoak edo gutxikoak ala iraunkorrak. Horra hor nekazaritza azokak, liburuenak, euskal disko eta liburuenak, artisautzarenak, komikiarenak, Erdi Arokoak, bigarren eskuko gauzenak... Horiek deskubritu ditugu.

Sakelakotik | Open Your Ganbara

2014-03-18

Deustuko Erriberako Artiach fabrika zaharrean egiten ari diren “Open Your Ganbara” azoka bisitatu dugu. Hilabeteko azken igandean zabaltzen ditu ateak, eta denetarik topa daiteke bitartekaririk gabeko azoka honetan. Egitasmoaren sustatzaileekin izan gara eta merkatuen eraldaketa aztertu dugu.

 
bannerra

bannerra