Skip to main content

Udakoak

Hiru ekoizpen prestatu dituzte Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiaren 25. urteurrenean

2014-07-07

Datorren asteburuan Lekeitioko kale eta itsasbazterrak espazio eszeniko bilakatu dira urtero bezalaxe Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia hartuko duelako. Euskal Herriko jaialdi garrantzitsuenetako bat da Lekeitiokoa, eta lehendabizikoa, jaialdiak 25 urte bete baititu aurten. Ospatzeko hiru dira prestatu dituzten berezko ekoizpenak. Danbor Talka, Itsaslaboa eta Gure Musikari handiak. Baina hauetaz gain beste hamaika lan ikusteko aukera izango dugu Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian.

Aritz Zerain: "Oso gustura gelditu gara eta balorazioa epe luzera egin beharko dugu"

2016-07-20

Udakoak programan, Aritz Zerain Mintzola ahozko lantegiko koordinatzailea elkarrizketatu dugu. Europa Bat-Batean kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketaren balorazioa egiteko eskatu diogu, eta beste herrialdeetan inprobisazioak dituen xehetasunak kontatu dizkigu.

Sukarrietako BBK udalekuak

2016-07-14

BBK Fundazioak urtero antolatzen ditu udalekuak Sukarrietan. Mota guztietako jarduerez gozatzeko aukera izaten dute umeek Urdaibaiko biosferaren erdigunean kokatuta dagoen zentroan. Ur kirolak, bizikleta, igerileku, futbola... Elkarbizitzarako aukera paregabea eskaintzen dute Sukarrietako udalekuek.

Elkartasun karabana Greziara bidean da

2016-07-14

Abiatu da "Greziara karabana, mugak zabalduz!" ekimena. Uztailaren 16an Bartzelona izango da lehenengo geltokia eta Tesalonika, helmuga. Errefuxiatuek pairatzen duten egoera salatuko dute karabana honetan parte hartuko duten 300 lagunek. Nati Ovelleiro "Ongi etorri errefuxiatuak" plataformako kidearekin izan gara.

Sustrai Colinak irabazi du Rikardo Arregi saria

2016-07-14

Uztailaren 9an izan zen Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketa, eta sari nagusia Sustrai Colinarentzat izan da Argian kaleratutako elkarrizketengatik. Epaimahaiaren aipamen berezia, ordea,  Amagoia Gurutxagarentzat izan da Jakin aldizkarian eginiko elkarrizketarengatik eta kazetari Berriaren saria Unai Oiartzunek irabazi du Irunero herri aldizkarian eginiko lanarengatik.

Enrikko Rubiños: "Ezin dugu bertan gelditu, gure musika zabaldu behar dugu"

2016-07-13

Udakoak programan, Enrikko Rubiños Vendetta taldeko bateria jolea elkarrizketatu dugu. Ibarra herrian egin dugu bat berarekin, eta udan dituzten kontzertuez eta beste hitz egin dugu.

 
bannerra

bannerra