Skip to main content

Saioak

Nolakoa izango da unibertsitateko jarduna datorren ikasturtean?

2020-06-04
Datorren ikasturteari begira ez jakina da nola bueltatuko den jarduna unibertsitatera. Izan ere, ez dago asmatzerik irailerako pandemiaren bilakaera zehatza zein izango den. Unibertsitateko langile asko eta asko etxean geratu behar izan ziren egun batetik bestera, eta orain, ikasturte berrirako planak zehaztea dagokie askori. Gaiaz aritu dira Angeriñe Elorriaga EHUko Publizitateko eta Harreman Publikoetako graduko irakaslea eta, Arantza Gutierrez EHUko LAB sindikatuko kidea. Biek ala biek nabarmendu gura izan dute alarma-egoeran unibertsitateko langileek egin behar izan duten lan handia.
Uztailaren 1ean hasiko dira gizonezko profesionalen pilota partidak Irungo Uranzu frontoian

2020-06-04
Uztailaren 1ean hasiko dira gizonezko profesionalen pilota partidak Irungo Uranzu frontoian. Baiko eta Aspe enpresetako pilotariek bikote mistoak osatuko dituzte aurreneko jaialdian eta ETBk zuzenean emango du. Edukieraren erdia betez, baliteke ikusleak pilotalekura sartu ahal izatea. Bi aldeen arteko harremanak duela hamar bat egun hasi ziren, norgehiagoka zein baldintzatan jokatu beharko litzatekeen zehazteko. Martxoaren 13an Enpresen Ligak partidak bertan behera geratuko zirela iragarri ostean, Baiko eta Aspe enpresek langile guztiei ezarri zieten aldi baterako enplegu erregulazioa, tartean pilotariei.
Abertzaleek sostengaturiko hautetsirik ez da izango Baionan

2020-06-01
Joan zen larunbatean hautagaitzako kideek ezkerreko hiru indarren arteko akordioa errefusatu eta gero, Baiona Hiri Irekia eta Bihar Baiona elkarrekin aurkeztuko dira bigarren itzulira. Ekainaren 28an beraz, Jean-Rene Etchegaray jarduneko auzapeza eta zentro-eskuineko hautagaia eta, Henri Etcheto Alderdi Sozialistako ordezkaria buruz buru izango dira. Baiona Berdea eta Elkarkideak bere zerrenda erretiratuta abertzaleek sostengaturiko hautetsirik ez da egongo datozen sei urtetean Lapurdiko hiriburuan.
'Gerra hemen hasten da' dokumentala

2020-05-08
'Gerra hemen hasten da' Euskal Herriko armagintza sektoreak Yemengo gerran duen parte-hartzea aztertzen duen dokumentala. Hemen duzue ikusgai.
PCR testen bidez detektatutako kasu kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian

2020-05-08
Hildako kopuruan beherea egin badu ere, kasu kopuruak gora egin du atzotik. Atzoko 50 kasuak baino 33 gehiago detektatu dira.
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak presoen egoera "ezkutatzea" egotzi diote Espainiako Gobernuari

2020-05-05
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak nabarmendu dute euskal presoen "ehuneko handi batek" nazioarteko erakundeen jarraibideak betetzen dituela. Gainera, Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera salatu dute; datuak "ezkutatu" izana egotzi diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kartzeletako osasun eta segurtasun arloko eskumena badu ere. Izan ere, kutsatutako presoen kopurua oso murritza da funtzionarioenarekin alderatuz. Honela, dei egiten diete eragile politiko, sozial eta sindikalei 'Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketa' adierazpenarekin bat egin dezaten.
 
bannerra

bannerra