Skip to main content

Euskaldunok Egina

Bertako ekoizpena hurbiletik ezagutzeko saioa.
Hernaniko Talleres Mitxelena kooperatiban izan gara

2014-12-03

Hernaniko Zikuñaga auzoko Eziago poligonoan kokatuta dago Talleres Mitxelena kooperatiba. Zilindro hidraulikoak eta pieza bereziak ekoizten adituak dira, batez ere tamaina handietan. Bertan izan gara, eta nola lan egiten duten ikusi dugu.

Basatxerri, mendian aske hazitako txerriak

2014-12-03

Euskal mendietan txerriak aske hazten dituzten baserritarrak elkartzen dituen ekimena da Txerrizaleok elkartea. Beraiek osatzen dute ere Basatxerri elkartea. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan sakabanatuak dauden baserritarrak biltzen ditu bere baitan. Beraien ekoizpena bertatik bertara ezagutzeko Usurbilgo Aginaga auzoan hasi eta Zestoan bukatu dugu. Prozesu guztia jaso dugu. Txerriak nola hazten dituzten ikusi, hil osteko zatiketa eta azken produktua.

Jogurtak nola egiten diren ikasi dugu Kaikun

2014-07-10

Euskaldunok Egina saioan Kaiku enpresan izan gara, eta jogurtak nola egiten diren ikasi dugu. Ikulutik hasi eta fabrikaraino, prozesu guztia ezagutu dugu.

Euskaldunok Egina

Bertako ekoizpena hurbiletik ezagutzeko aukera.

Aurkezlearen izen-abizenak: 
..
pisua: 
40
Euskaldunok Egina | Kaiku - Conservas Zallo - Ekoetxe

2014-07-09

Euskaldunok Egina programaren lehen atalean, hiru enpresa ezberdinetan murgildu gara. Ekologikoki eraginkorrak diren etxebizitzak eraikitzen ditu Ekoetxek. Honen prozesu ezberdinak ezagutuko ditugu. Bestalde, antxoa eta hegaluzeen kontserben prozesua ezagutuko dugu Conservas Zallo enpresaren bitartez. Azkenik, Kaiku enpresak esnekiekin egiten duen lana hurbiletik ikusi dugu.

Antxoa eta hegaluze kontserben prozesua ezagutzen

2014-07-08

Antxoa eta hegaluzeen kontserben prozesua ezagutu dugu Conservas Zallo enpresaren bitartez. Tradizio eskulangilearen elaborazio handiko enpresa da hau, bere jatorrria 1926 urtetik datorrelarik. Hasieratik kantauriko hegaluzea eta antxoa izan dira kontserban landutakoa produktuak. Enpresa Bermeon kokatuta dago, Bizkaiko Golkoan, itsas–tradizioz josia den herria

 
bannerra

bannerra