Skip to main content

Sasoi onean

Sasoi Onean 27.saioa: Genero indarkeria

2017-10-25

Genero indarkeria eremu eta klase sozial guztietan ematen da, eta nahiz eta nafarroan lan handia egin den oraindik asko gelditzen da egiteko. Gaur hirugarren adineko emakumeen aurka ematen den genero indarkeriari helduko diogu. 

Sasoi Onean 24.saioa: Zahar Etxeak eta botika ekologikoak

2017-10-25

Gaurko saioan, Elizondoko Zahar Etxean izan gara, egunerokoa nola bizi duten ezagutzen. Ondoren, Huarten kokatuta dagoen Equisalud izeneko zentroan izan gara, bertan azaldu digute nola sortzen dituzten hainbat botika eta produktu ekologiko. 

Sasoi Onean: Zahartzaroa eta edertasuna

2017-10-13

Zahartzaroa eta edertasunaren arteko loturaren inguruan Isabel Pozueta sexologoarekin egon gara. Hortaz gain, medikuntza txinatarraren gakoak bertatik ezagutzeko Egoitz Garroren hitzak bildu ditugu.

Sasoi onean 25.saioa : Edertasuna eta medikuntza txinatarra

2017-09-15

Zer da edertasuna? Eta zer pisu du gure bizitzan? Zahartzaroa eta edertasuna uztartu ditugu gaur Isabel Pozueta sexologoarekin, eta medikuntza txinatarra ezagutu dugu Egoitz Garroren eskutik.

Sasoi onean 23. saioa: Sexualitatea eta filosofia makrobiotikoa

2017-09-13

Hirugarren adinekoen sexualitateaz mintzatu gara Isabel Pozueta sexologoarekin eta filosofia makrobiotikoaz Egoitz Garrorekin, Yakin Makrobiotika eta Alkimia eskolako zuzendariarekin.

Sasoi onean 22.saioa: Josefina Arregi psikoklinika

2017-09-07

Josefina Arregi psikoklinikan izan gara. Buruko gaitzak dituzten pertsonak hartzen dituzte bertan, eta errealitate berrira egokitzeko aholkuak ematen dizkiete. Izan ere, heldu egiten garen heinean ohikoa da memoria arazoak izatea, eta horrek ohiturak, harremantzeko moduak, zaintza eta bestelakoak aldatzera behartzen gaitu. 

 
bannerra

bannerra