Skip to main content

Sasoi onean

Sasoi Onean: Burmuinarekin lotutako gaitzak hizpide

2017-03-13

Osasuna eta zahartzaroarekin lotutako gaiak aztertuko ditugu beste behin ere. Garuna kaltetzen duten gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonekin lanean aritzen diren Lantegi Batuak elkartea eta Josefina Arregi poliklinika bisitatu ditugu.

Sasoi Onean: Marian Gerrikabeitiaren dokumentalak adinaren harresiak hautsi nahi ditu

2017-01-13

Sasoi Onean saioan, adineko pertsonekin lotutako gaiekin jarraitu dugu. Hala, Marian Gerrikabeitia errealizatzaileak egindako "Nora goaz?" dokumentala ezagutu dugu. Horrekin batera, sexualitatea edo elikaduraren gisako aferak izan ditugu hizpide baita.

Sasoi Onean / Ondo jatea eta mugitzea

2016-12-30

Hamabosgarren atalean, askotariko aholkuak jasotzearekin batera, Euskal Eskola Makrobiotikoak eginiko platera dastatu dugu. Zaharren egoitza bat bisitatu eta hirugarren adinean aerobikak duen garrantzia ikusi dugu.

Sasoi Onean / Errezeta osasungarriak adinekoentzako

2016-12-29

Hamalaugarren atalean, Euskal Eskola Makrobiotikora itzuli gara errezeta berri baten bila. Askotariko aholkuekin batera, zaharren egoitza bat bisitatu eta Nagusilan elkartearen lana ezagutu dugu.

Sasoi Onean / Berako jubiloteka

2016-12-29

Hamahirugarren atalean, Berako jubilotekara hurbildu gara. Bestalde, farmazia, sexologia eta elikadura aholkuak jaso ditugu. Era berean, adineko pertsonekin pintxopotean ibili gara.

Sasoi Onean / Aholku interesgarriak

2016-12-28

Hamabigarren atalean, Euskal Eskola Makrobiotikora hurbildu gara beste behin ere. Horrez gain, helduak postrea prestatzen topatu ditugu eta askotariko aholkuen berri izan dugu.

 
bannerra

bannerra