Skip to main content

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB #114: Brigade Loco + Jon Mortx

2020-10-01
Brigade Loco taldea izango da saio honetako protagonista! Bergarako bandak "Amets Bati Lotuta" diskoa kaleratu du eta aitzaki horrekin bildu gara taldekideekin. Hitz Bitan atalean Jon Mortx ezagutuko dugu, Kaotiko eta Stupenda Jones taldeko kidea. Amaitzeko, musika albisteak.
MusikaZuzenean TB #113: Hilotz + Iñigo Ozaeta (Pelax)

2020-09-24
Lehen erreportajean HILOTZ taldea ezagutuko dugu metal girotan datorren hiruko gipuzkoarra. Albisteen atalean Gernikako Trinkete antitxoakoaren itxieraz ariko gara, eta Hitz Bitan atalean Iñigo Ozaera ezagutuko dugu, besteak beste Pelax taldeko baxu jotzailea. Aamaitzeko asteburuko kontzertu agenda.!!
MusikaZuzenean TB #112: Mihise + Eneko Gartziandia

2020-09-17
Hemen da Musika Zuzenean Telebista saioaren 112. atala. Erreportaje honetan MIHISE taldea ezagutuko dugu. Hotzikara taldearen garapena bezala sortzen da banda, eta dagoeneko kalean dute taldearen iraupen luzeko lehen diskoa. "Kronika@" ezagutzeko bildu gara Antton, Mikel eta Beñatekin.
MUSIKAZUZENEAN TB : 3. Denboraldi amaiera

2020-07-02
Pasaden asteko atalarekin 3. denboraldiaren amaierara iritsi ginen, eta honekin batera oporrak hartzen ditugu iraila bitartean! Trukean denboraldiak eman duenaren lagin txiki bat ikus dezakezue, urte osoko lana bi minutu laburrean!
MusikaZuzenean TB #111: Arima + Anari & Thalia Zedek

2020-06-25
Lehen erreportajean Arima taldea ezagutuko dugu, kaleratu duten "Metamorphosis" diskoa aitzaki hartuta. Bigarrenean, berriz, Anari eta Thalia Zedek musikariek elkarrekin egin duten "Coupages 04" diskoan murgilduko gara.
MusikaZuzenean TB #110: Ziztada & Rlantz + Herriko Burdina

2020-06-18
Ziztada & Rlantz egitasmoa ezagutuko dugu saio berri honetan, Reggae, Rap, Stepp eta Jungle giroetan datorren biko gaztea. Bigarren erreportajean Euskal Herriko Heavy Metalaren ataria den Herriko Burdina webgunean barneratuko gara.
 
bannerra

bannerra