Skip to main content

Musika Zuzenean

MUSIKAZUZENEAN TB #92: Obel taldea + Ion Minde

2020-02-06
ORBEL taldea ezagutuko dugu MusikaZuzenean Tb saioko 92 atalean. "Hegan" diskoa besapean bildu gara laukote lapurtarrarekin. Hitz Bitan atalean Ion Mindiren bisita izan dugu. bere gustuko diskoak, aretoak eta gitarra-jotzaileak aipatu dizkigu laburrean. Amaiatzeko, asteburuko agenda atala.
MusikaZuzenean TB #91: Gatom + Serge + Albisteak

2020-01-23
Gaton musikaria izan da protagonista MusikaZuzenean TB saioaren 91 atalean. Bermeo herrian izan gara reegae, rap eta trap giroetan datoreen "Euskaskillz" (Taupaka) diskoa bertatik bertara ezagutzeko.
MUSIKAZUZENENEAN TB 90 : Pelax eta Juantxo Arakama

2020-01-16
Lehen erreportajean Pelax taldea ezagutuko dugu. Hitz Bitan atalera Juantxo Arakama gonbidatu dugu, Glaukoma taldeko abeslaria. Eta gainera asteburuko agenda!
MUSIKAZUZENEAN TB #89: Habi + IÑIGO MUGURUZA BETIKO GOGOAN! JAIALDIAREN KRONIKA

2019-12-19
Saio honetako lehen erreportajean HABI taldea ezagutuko dugu. Villabona herritik datorren musika egitasmoa da honakoa, biko formatuan eta rock giroetan. Gainera, Iñigo Muguruzaren omenaldian izan gara bilboko kafe antzokian. Bertan bizitakoa, eta musikarien adierazpenak bildu ditugu erreportaje mardulean.
MUSIKAZUZENEAN TB #88: Durangoko Azokaren musika kronika

2019-12-12
MUSIKAZUZENEAN TB 88 Durangoko azokaren kronika! Pasaden asteburuan Durangoko Azokan izan da Hamaika Telebista. Bertan grabatutako bilduma saio bat duzue honakoa, non musikariak eta disko berriak diren protagonista nagusi. Ikus eta goza!
MUSIKAZUZENEAN TB #86: Zetak + Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

2019-11-21
Zetak egitasmoa eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldea izango dira Musika Zuzenean Tb saioko protagonistak!
 
bannerra

bannerra