Skip to main content

Euskaltzale

EUSKALTZALE: Saio berezia

2017-12-19

20 atal osatu ostean, Artekaleren programa berezi honetan, momenturik onenak biziko ditugu berriz. Bertan, euskararen normalkuntzarako bidean, aztertu ditugun gaietako ertz batzuk errekuperatu ditugu. Horrekin batera, Anabel Arraizarekin batera, Iñaki Lasa, Rut Etxarte, Asier Garcia eta Maite Inda lankideak azalduko dira.

EUSKALTZALE: Euskararen normalizaziozarako estrategia hizpide (2.atala)

2017-12-12

Gai sakona izanik, bi ataletan banatu dugu saio hau. Izan ere, zer egin behar dugu euskarak aurrera egiteko? Nora goaz? Zer nolako baliabideak behar ditugu? Zer nolako denbora epeak markatu behar ditugu gure helburuak eskuratzeko?

Euskararen normalizazioaren alde dauden lagunen iritziak bildu ditu Anabel Arraiza lankideak. Aingeru Epaltza, Ane Ablanedo, Bixente Serrano Izko, Floren Aoiz eta Lorea Agirrenak.

EUSKALTZALE: Euskararen normalizaziozarako estrategia hizpide (1.atala)

2017-12-12

Gai sakona izanik, bi ataletan banatu dugu saio hau. Izan ere, zer egin behar dugu euskarak aurrera egiteko? Nora goaz? Zer nolako baliabideak behar ditugu? Zer nolako denbora epeak markatu behar ditugu gure helburuak eskuratzeko?

Euskararen normalizazioaren alde dauden lagunen iritziak bildu ditu Anabel Arraiza lankideak. Aingeru Epaltza, Ane Ablanedo, Bixente Serrano Izko, Floren Aoiz eta Lorea Agirrenak.

Euskaltzale: Zein da Nafarroako gobernuaren hizkuntza politika? (2. atala)

2017-12-04

Bi saiotan banatu dugu Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren inguruko Euskaltzale berezia. Bertan, Anabel Arraiza lankideak exekutiboarekin ez ezik, Nafarroako parlamentuko talde guztietako kideekin eta euskararen normalizazio zein sustapenaren alde lanean diharduten eragileekin egoteko beta izan du.

EUSKALTZALE: Zein da euskarak haur eskoletan duen presentzia?

2017-11-27

Nafarroan, gure umeak euskaraz hazi eta hezteko ezinbestezko tresna dira haur eskolak. Atal honetan, Anabel Arraiza lankidearen eskutik, euren egoera arakatu dugu. Plaza nahikoa ote dauden, guraso, ume zein hezkuntza komunitatearen beharretara egokituta daude? Eskaera igotzen den heinean, administrazioa gai izango ote hori modu egokian bideratzeko? Zeintzuk dira azken urteetan emandako aurrerapausoak? Anabel Arraiza lankidea, guraso eta hezitzaileekin batera, Maria Solana sailburua eta Maider Beloki zinegotziarekin egon da.

Euskaltzale: Euskararen neurgailuen inguruan hausnartuz

2017-11-21

Bide onetik goaz? Aspaldi gure buruari eman genizkion tresnek egun behar bezalako emaitzak emaiten dizkigute? Zeintzuk dira gure hizkuntzaren argazki orokorra eskuratzeko bitartekorik onenak? Anabel Arraiza lankidea erantzunen bila abiatu da atal berri honetan.

 
bannerra

bannerra