Skip to main content

BERTSO HOP

Silveira eta Iturriaga bertsolarien saioa Lesakan

2020-09-03
Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalaren eta Sorginxulo elkartearen laguntzaz, Xabier Silveira taula gainera igo da Unai Iturriaga lagun. Gai jartzaile, berriz, Maddi Ane Txoperena kazetaria. Euria tarteko Onin erraka gainean baino ondoko aterbean egin zuten saioa. Covidak eragindako egoerak baldintza berezia ezarrita ere, giro paregabean aritu ziren Silveira eta Iturriaga publikoarekin konektatuta. Saio osoa ikusgai duzue gaur, osteguna 22.00etan eta igandenan 21.00etan Hamaika Telebistako Bertso Hop saioan.
BERTSO HOP: Maialen Lujanbio txapeldun

2017-12-20

Bukatu da aurtengo Bertso Txapelketa Nagusia. BEC-en lehiatutako finalaren ondoren, Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela. Eñaut Gantxegi lankideak ere txapelketari amaiera berezia eskaini nahi izan dio.

BERTSO HOP: Finalaren atarian, Unai Agirrek lortu du azken txartela

2017-12-12

Badugu BEC-eko finala lehiatuko duen zortzikotea: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Txapela norentzat izango den jakin aurretik, murgildu txapelketaren barnean Eñaut Gantxegiren eskutik Bertso Hop saioan.

BERTSO HOP: Hitzekin jolasean, Txuriyarekin solasean

2017-11-29

Finalerdiak erabakitzear dauden honetan, Iruñeko saioak argituko du dena, Eñaut Gantxegi lankideak bi Estatuen arteko muga igaro eta Ipar Euskal Herrian gonbidatu oso berezi batekin egon da. Jon Garmendia "Txuriya", idazle, sortzaile eta diziplina anitzetan ibilitako laguna. Berarekin, Bertso Hop saioaren kapitulu berri bat.

BERTSO HOP: Amurrioko finalerdia

2017-11-22

Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia fase erabakiorrean sartu da. Finalerdiek aurrera segitzen dute eta Eñaut Gantxegi lankideak Amurrioko saioa arakatu du.

BERTSO HOP: Oteizaren begiradarekin, Durangora bidaia. "Espuela Nahi" sinbiosi interdiziplinarraa

2017-11-15

Aurrera jarraitzen du Euskal Herriko Bertso Txapelketa nagusiak, finalerdian bigarren itzulia ate joka daukagu. Aurretik, Eñaut Gantxegik bidezidor ezberdinak arakatu ditu, sinbiosi interdiziplinarra osatuz.

 
bannerra

bannerra