Skip to main content

Gurean Gaur +

Joseba Zabalza: “Espainiako Estatuaren errepresioaren biktimen izenak azalerazi behar ditugu”

2018-10-18
Biktima ororen aitortza sustatzeko ‘Gogoan hartzeko izenak’ proiektua burutu du Joseba Zabalza argazkilariak. Estatuaren errepresioaren biktimak ugariak izatearekin batera, baztertuta geratu direla salatu du. Kasu horien egia azalerazteko beharra defendatu du; berandu bada ere, biktima guztien erreparazioa lortu ahal izateko.
Gorpuzkingz, euskal trap-a gure jendartea astintzen

2018-03-22

Hondarribiko Gorpuzkingz trap taldearekin egon da Ekhiñe Atorrasagasti lankidea. Euren ibilbidea birpasatzeaz gain, musika, ironia eta aktualitatea uztartu ditugu, euskal kultura eta jendartearen erradiografia bat osatu asmoz. Ez galdu.

GG+: Xabier Rey-ren heriotzak espetxe politikaren alderik ankerrena erakutsi du beste behin ere

2018-03-07

Puerto IIIko espetxean hilik azaldu zen 38 urteko iruindarra, bere espetxealdi osoa isolamenduan igaro ostean. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritza eta Ertzaintzako sindikatuen arteko talka eta martxoaren 8ko greba hizpide izan ditugu Ekhiñe Atorrasagastik gidatutako saioan. Berarekin batera, Jone Goirizelaia, Egoitz Askasibar, Izaskun Guarrotxena eta Beñat Zarrabeitia izan ditugu solaskide gisara.

GG+: Egunkaria-ren itxiera gogoan eta Anna Gabriel Suitzan

2018-02-21

Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, asteko aktualitateari errepasoa eman diogu Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibarren parte hartzearekin. Besteak beste, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren urteurrena, Anna Gabrielen egoera, Espainiar Estatuan ereserkiaren inguruan sortutakoak eta Euskal Herrian Rafa Diezek Naiz-en eskainitako elkarrizketari heldu diogu.

GUREAN GAUR+: Portu eta Sarasola auziak torturaren errealitatea azaleratu du berriz

2018-02-15

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar Estatua zigortu du Igor Portu eta Mattin Sarasolari emandako tratu txar eta torturengatik Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren hirugarren puntua urratzeagatik. Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, aste berezi honetan, gaia hizpide izan genuen. Berarekin batera, Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar aritu ziren.

GUREAN GAUR+: Abian da autogobernu ponentzia Gasteizen eta EAJk zein EH Bilduk euren proposamenak egin dituzte

2018-02-07

Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar solaskide izan ditugula. Autogobernu ponentziaz gain, Julen Ibarrola gazteak jasotako zigorra, Mari Paz Casanovari Mozal Legea aplikatu izana, Kataluniako egoera, Goya Sariak edo Martxoak 8ko greba feminista izan ditugu hizpide.

 
bannerra

bannerra