Skip to main content

Bilboko Aste Nagusia 2019

Iritsi da Marijaiari agur esateko unea

2019-08-25
Bilboko Aste Nagusia bukaerara heldu da. Konpartsetako kideek azken indarrekin heldu diote jaietako bederatzigarren egunari. Kaskagorri eta Pa... Yaren arteko guda zikinean ere izan gara gaur, horren ostean erromeriaz girotuta pasa dute iluntzea Marijaia erre baino lehen.
Eraso sexista baten berri eman dute konpartsek Bilboko Aste Nagusiko zortzigarren egunean

2019-08-24
Eraso sexista baten berri eman dute Bilboko konpartsek. Honen harira, elkarretaratzea egon da 19.30etan Arriaga plazan. Horrez gain Bilboko Emakumeen IV. ikurrina San Juan Iberdrola taldeak irabazi du goizean izan diren estropadetan. Gizonezkoetan ere, San Juan izan da garaile. Eguneko protagonistak, baina, konpartsak izan dira. Izan ere, Bilboko Aste Nagusia amaierara heltzen ari den honetan, bazkaria egin dute eta ondoren jai giroan konpartsen arteko herri kirolak ospatu dituzte.
Euskal presoen aldeko aldarriak jende andana bildu du Bilboko Aste Nagusiko zazpigarren egunean

2019-08-23
Euskal preso eta iheslariek jasaten duten eskubideen urraketa salatzeko burutu den manifestazioan jendetza batu da Bilbon. Bestalde, presoen senideen bazkariak, urtero bezala, alderik alde zeharkatu du Euskalguneko eremua. Aste nagusiko zazpigarren egun honetan, Piztiak eta Komantxe konpartsetako kideekin izan gara. Horrez gain, 2000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte herri krosean.
Ikurrinari eta txupinerei omenaldia Bilboko Aste Nagusian

2019-08-23
Urtero legez, Bilboko Konpartsaek ikurrinari omenaldia eskaintzeaz gain, aurreko edizioetan txupinera lanak egin dituzten emakumeen topaketa antolatu zuten atzo.
Kaskagorrik eskuratu du aurtengo Kanpaia saria

2019-08-22
Urtero legez, apainketa dotoreena eta traketsena epaitzeko askoz, Bilboko Konpartsak-ek Kanpaia eta Eulia banatzen ditu. Aurtengoan, Kanpaina Kaskagorrirentzat izan da eta Eulia Uribarrirentzat.
Jaia une batez gelditu da gaur Bilbon gauean jasotako eraso sexistari erantzuna emateko

2019-08-20
Bilboko Konpartsek bi elkarretaratze egin dituzte gaur arratsaldean. Lehenengoan Txori Barrote konpartsari babesa adierazi diete. Horrez gain, Euskal Presoen argazkiak zeunden tokian argazki beltzak jarri dituzte konpartsa desberdineko kideek “Adierazpen askatasuna” aldarrikatuz. Bigarrenean, berriz, eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu dute. Txosnak itxi eta “Erasorik ez. Ez jaietan, ez inoiz” lema zeraman pankartarekin batu dira Boulevard zaharraren aurrean. Goizean, berriz, aparteko giroa izan da protagonista eta patata tortilla lehiaketa handiak jendez bete du jai gunea. Izan ere, goizeko 8:00ak aldera, txosnak itxi eta garbitzaileek jai gunea txukuntzen duten bezain pronto heltzen dira lehenengo partaideak Areatzara janaria prestatzen hasteko leku apropos baten bila. Gastronomiko hau da partaide gehien biltzen dituena eta leku on bat hartzeko goizean goiz heldu behar da. Aurten ere 400 tortilla baino gehiago aurkeztu dira, eta epaimahaiak lan izugarria izan du onena zein den aukeratzen. Horrez gain, Algara Konpartsan etxeko txikiek ogia nola egiten den ezagutzeko aukera eduki dute. Bertan, ogia egiteko tailerra antolatu dute eta umeek beraien ogia egiteko aukera eduki dute. Atzekaldean berriz, gazteen eguna ospatu dute. Arratsaldean, Aste Nagusiko beste klasiko bat ospatu da, Abante konpartsak antolatzen duen mus txapelketa. Pasa den urtean, lehen aldiz, emakume batek eraman zuen txapela etxera eta gero eta gehiago dira izena eman eta parte hartzen dutenak. Emakumeek ere beste leku berezi bat daukate Bilboko Aste Nagusian. Mamiki Konpartsak urtero antolatzen du emakumeen bertso saioa. Aurten, bertan izan dira Onintza Enbeitia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihane Perea eta Maite Berriozabal gai-jartzaile lanak egiten.
 
bannerra

bannerra